HomeGaiakLehen sektoreaPrentsa Oharrak Euskal AEko lehen sektoreak...

2010-12-20ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA -IGI- lehen sektorea. 2009. urtea

Euskal AEko lehen sektoreak IKT ekipamenduak hobetu ditu 2009an, baina gainerako sektoreetatik oso urrun dago

10 langile edo gehiagoko establezimenduek, ordea, jarduera-sektore guztien antzeko IKT ekipamendu kopurua izan dute 2009. urtean

EUSTATen datuen arabera, Euskal AEko lehen sektoreak 2007tik 2009ra arteko aldian hobetu egin ditu Informazioaren eta Komunikazioen Teknologietako (IKT) ekipamenduak. Bilakaera on hori gorabehera, oraindik ekipamenduon erabilera eskasa da establezimendu gehienak txikiak direlako (2 langile edo gutxiagokoak dira %87,0) eta, ondorioz, establezimendu gehienek ekipamendu horiek izateko zailtasun handiagoak dituztelako.

Aipatu teknologiak erabiltzen dituzten lehen sektoreko enpresen ehunekoetatik euskal ekonomiako beste sektore guztien ehunekoetara alde izugarria dago. Oinarrizko ekipamenduak gutxi ezarri dira, izan ere, eskuko telefonoa izan ezik (%51,5), ordenagailuak (%14,8), Internet (%13,6) edo posta elektronikoa (%11,8) gutxi zabalduta daude. Web orriren baten bidez sarean dauden enpresei dagokienez, osokoaren %2,4 baino ez dira.

Establezimenduak informazioaren eta komunikazioaren teknologien arabera, ekonomia sektorea, enplegu geruza eta urtea aintzat hartuta. (%)

Egoera hori erabat aldatzen da establezimenduen tamaina kontuan hartuz gero. Horrela, 10 langile edo gehiagoko establezimenduetan ekipamenduen batezbestekoak altuagoak dira: establezimenduen %100ak du sakelako telefonoa, %80,1ak helbide elektronikoa eta suposatzen da, %96,3ak ordenagailua duela eta %82,6a Internetera sartzen dela. Horrenbestez, establezimendu hauek euskal ekonomiako gainerako sektoreetatik oso hurbil daude. Beraz, neurri hauetan web orria dutenen ehunekoa (20,7) baino ez da urruntzen gainerako jarduera sektoreetatik.

Arrantza-enpresek nekazaritzako enpresek baino IKT ekipamendu gehiago dute

Lehen sektoreko ehunekoen artean alde oso ezberdinak daude nekazaritzako edo arrantzako enpresak aztertzen badira; arrantza-enpresek besteek baino hornidura askoz hobeagoak dituzte. Hala ere, datu honek ia ez dauka eraginik osokoan, arrantza-enpresak lehen sektoreko enpresa guztien %1,7 baino ez dira eta.

Nekazaritzako sektorean, teknologia hauek honako ehunekoak dituzte: sakelako telefonoa %50,6ak erabiltzen du, ordenagailua %13,8ak, Internet %12,9ak eta posta elektronikoa %11,11k. Aitzitik, arrantza-enpresetan ehuneko horiek handiagoak dira: %100ak erabiltzen du sakelako telefonoa, %72,2ak ordenagailua dauka, %54,3a Internetera konektatuta dago eta %54,4ak posta elektronikoa erabiltzen du. Web orria, aldiz, nekazaritzako enpresen %2,3k eta arrantzako %10,0k dute.

IKT hornidurak dituzten enpresak jarduera sektorearen arabera. (%)

Baina ezberdintasun horiek ez dira soilik ematen jarduera ezberdina egiten dutelako, ustiategien tamainak ere badu garrantzia. Nekazaritza sektoreko ia enpresa guztiek 10 langile baino gutxiago dituzte, baina arrantza sektorean enpresa kopurua askotarikoa da: 10 langile baino gutxiagokoak eta 10 langile eta gehiagokoak ere badaude.

Interneten sartzeko bideari dagokionez, gainerako sektoreetan bezala ADSLa nabarmentzen da (%60,7), MODEMA (%36,8), Kablea (zuntz optikoa) (%10,0) eta beste konexio finkoak (%9,1). Azken hauetan lehen sektoreak irismen handiagoko haririk gabeko teknologiak nabarmentzen dira. Wimax konexioak landa inguruan sarbide hobea izateko eta satelite bidezkoak arrantzan.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako: Juan Luis López Tel.:+34-945-01 75 08 Faxa:+34-945-01 75 01 Informazioaren Gizarteari buruzko Inkesta, IGI, Euskal AEko lehen sektorea gaiari buruzko prentsa-ohar gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko lehen sektoreak IKT ekipamenduak hobetu ditu 2009an, baina gainerako sektoreetatik oso urrun dago

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Lehen sektorea
Eragiketa kodea : 
222140
Periodikotasuna : 
Hiru urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2010/12/20
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006505_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali