2010/12/22ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2010eko azaroa

Industri prezioak %0,4 igo ziren 2010eko azaroan aurreko hilaren aldean

Aurreko urtearen aldean (2010eko azaroa 2009koaren aldean) %4,8 igo ziren

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioen indizea %0,4 igo zen 2010eko azaroan aurreko hilaren aldean. Datu horien arabera, azaroko urte arteko tasa (azken hamabi hilabetean industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %4,8an da.

Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen abenduko urte arteko tasak  Behin-behineko datuak

Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2010eko azaroan, “Petrolioa fintzea” (%2,4), “Kautxu eta plastikoa” (1,2), “Elikadura industria” (%0,6), eta “Material elektrikoa” (%0,5) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetako jaitsierarik handienak, ostera, honako sektore hauek izan zituzten: “Energia elektrikoa, gasa eta ura” %-0,4), “Ez-metalezko industria” (%-0,4), “Zurgintza ” (%-0,3) eta “Ehungintza eta jantzigintza” (%-0,3), besteren artean.

Urte arteko aldian, hots, 2010eko azaroan, 2009ekoaren aldean , prezio-hazkunderik handienak honako adar hauek izan dituzte: “Petrolioa fintzea” (%14,4), “Metalurgia eta metalezko gaiak” (%7,6), “Papera, edizioa eta arte grafikoak” (%4,2) eta “Energia elektrikoa, gasa eta ura (%4,0). Aitzitik, sektore hauetan prezioak jaitsi egin dira edo ez dira horrenbeste hazi: “Metalezko eta ez-metalezko mineralak (%-2,6)”, “Zurgintza (%-1,1)” “Ez-metalezko industria” (%-0,1), eta “Makineria (%0,6)”.

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, azaroan, sektore-talde handien prezioen bilakaera honakoa izan zen: Energiaren prezioak %1,1 igo ziren, Bitarteko ondasunen prezioak %0,4; Ekipo-ondasunenak %0,1 eta Kontsumo-ondasunenak %0,3. Horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %0,5 igo ziren, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenetan aldaketarik ez (%0,0) aurreko hilaren aldean.

Ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek aldeak agertu zituzten urte arteko aldian. Energiaren prezioak %9,4 igo ziren, Bitarteko ondasunenak %6,0, Ekipo-Ondasunenak %1,2 eta Kontsumo-Ondasunenak %1,1. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,6 jaitsi ziren, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %1,8 igo.

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA. EUSKAL AE. DATU AURRERAPENA. 2010eko AZAROA

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Industri Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak %0,4 igo ziren 2010eko azaroan aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006512_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali