2011/01/24ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI). 2010eko abendua

Industri prezioak %1,4 igo ziren 2010eko abenduan aurreko hilaren aldean

Aurreko urtearen aldean (2010eko abendua 2009koaren aldean) %6,5 igo ziren

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioen indizea %1,4 igo zen 2010eko abenduan aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan hartuta, abenduko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza) %6,5 da.

Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen abenduko urte arteko tasak.  Behin-behineko datuak

Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2010eko abenduan, “Petrolioa fintzea” %6,4), “Energia elektrikoa, gasa eta ura” (%3,5), “Papera, argitalpena eta arte grafikoak” (%2,5) eta “Metalurgia eta metalezko gaiak” (%0,9) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetan jaitsierak izan zituzten sektoreak honakoak izan ziren: “Ehungintza eta jantzigintza (%-0,8), “Elikaduraren industria” (%-0,1) eta “Makineria” (%-0,1).

Urte arteko aldian, hots, 2010eko abenduan, 2009ekoaren aldean , prezio-hazkunderik handienak honako adar hauek izan dituzte: “Petrolioa fintzea” (%23,7), “Metalurgia eta metalezko gaiak” (%8,8), “Energia elektrikoa, gasa eta ura” (%8,2) eta “Papera, edizioa eta arte grafikoak” (%5,8). Aitzitik, sektore hauetan prezioak jaitsi egin dira edo ez dira horrenbeste hazi: “Metalezko eta ez-metalezko mineralak” (%-3,7), “Zurgintza” (%-0,9) “Ez-metalezko industria” (%0,4), eta “Makineria” (%0,6).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, abenduan, sektore-talde handien prezioen bilakaera honakoa izan zen: Energiaren prezioak %5,1 igo ziren, Bitarteko ondasunenak %1,0; Ekipo-ondasunenak %0,0 eta Kontsumo-ondasunenak %-0,1. Horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenetan %-0,1, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenetan aldaketarik ez, %0,0.

Ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek aldeak agertu zituzten urte arteko aldian. Energiaren prezioak %16,3 igo ziren, Bitarteko ondasunenak %7,2, Ekipo-Ondasunenak %1,4 eta Kontsumo-Ondasunenak %1,0. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,5 jaitsi ziren, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %1,7 igo.

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA. EUSKAL AE. DATU AURRERAPENA. 2010eko ABENDUA

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Industri Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak %1,4 igo ziren 2010eko abenduan aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006549_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali