Prentsa oharra, 2011/01/04koa

EUSKAL AEKO INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2010EKO AZAROA

% 1,8 areagotu zen Euskal Autonomia Erkidegoko industria jarduera 2010eko azaroan

Aurreko hilabetearekin alderatuz gero, 2010eko urriarekin, alegia, Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa % 2,3 areagotu zen

Euskal AEko industri produkzioa 2010eko azaroan areagotu egin zen % 1,8, aurreko urteko (2009) hilabete berdineko kopuruaren aldean eta lan egutegiko termino homogeneoetan, Eustatek landutako datuak gorabehera. Aurreko hilabetearekin alderatuz gero, 2010eko urriarekin, alegia, Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa % 2,3 areagotu zen, behin sasoikako eraginak zuzendu eta gero.

Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hiruhileroko hazkunde zuzendua

Sektoreka, eta industri sektore handien sailkapenetik abiatuz, 2010eko azaroko indizearen bilakaera 2009ko azaroari dagokionez positiboa da Bitarteko Ondasunentzat bakarrik, % 9,0 hazi baitira. Energia % 1,0 jaitsi zen, Ekipo Ondasunak % 3,1 beheratu ziren eta Kontsumo Ondasunen beherakada % 0,3koa izan zen orokorrean; arrazoia kontsumo ondasun iraunkorrek jasandako beherakada izan zen (% -19,7), izan ere, kontsumo ondasun ez iraunkorrak hazi egin ziren % 5,6.

Hilabete arteko aldakuntza 2010eko azaroan, 2010eko urriaren aldean, positiboa izan da industri sektore handi guztientzat. Bitarteko Ondasunak areagotu egin ziren % 3,1, Ekipo Ondasunak % 2,9 areagotu ziren, Energia % 0,9 eta Kontsumo Ondasunak % 3,5 hazi ziren, Kontsumo Ondasun Ez Iraunkorrek jasandako hazkundearen ondorioz (% 5,0), izan ere, Kontsumo Ondasun Iraunkorrak % 2,8 jaitsi ziren.

2010eko azaroan hazkunde garrantzitsuenak bizi izan dituzten sektore adierazgarrienak, aurreko urteko hilabete berdinaren aldean, Petrolioa fintzearena eta Industri kimikoarena izan dira, % 67,7 eta % 19,0ko tasekin hurrenez hurren.

Industri produkzioaren indizean urte batetik bestera hazkunde handienak eta txikienak izan dituzten sektore nagusiak. A-31 sektorizazioa. Behin-behineko datuak

Bestalde, urte arteko tasetan beherakada handienak eduki zituztenak Mineral metalikoen eta ez metalikoen sektorea (% -37,9) eta Beste manufaktura batzuena(% -16,8) izan ziren.

Lurralde historikoak gorabehera aztertuz gero, Industri Produkzioko Indizearen urte arteko bilakaerak azaroan zeinu positiboa agertu du Araban, % 5,4 haziz, eta Bizkaian, % 2,4 areagotuz. Gipuzkoan % 1,0 jaitsi da. Hilabete arteko hazkunde tasa positiboa izan da hiru lurraldeetan. Araban, % 4,5 hazi zen 2010eko urriaren aldean; aldiz, Bizkaian eta Gipuzkoan % 1,8koa izan zen hazkundea bi kasuetan.

2010eko azaroa. Euskal AEko Industri Produkzio Indizearen aldakuntza tasak (%). Behin-behineko datuak

Argibide gehiago eskuratzeko:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01. Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

% 1,8 areagotu zen Euskal Autonomia Erkidegoko industria jarduera 2010eko azaroan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
NOVIEMBRE DE 2010
Eguneratze data : 
2011/01/04
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/10
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006532_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali