2010/12/28ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2010eko AZAROA

Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,2 igo ziren 2010eko azaroan aurreko hilaren aldean

Azken hamabi hilabeteetan (2010eko azaroa, 2009koarekin alderatuta), eraikuntzaren kostuak %0,9 gehitu ziren.

2010eko azaroan, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,2 igo zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa hil horretarako %0,9 igo zen, EUSTATen datuen arabera.

graf0006528_01_e.png

2010eko azaroan, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,2 igo dira.

Azaroan Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek goranzko bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzan %0,2ko igoera aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean %0,5ekoa. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran badira zenbait ezberdintasun: Etxegintzako lehengaien kostuak %0,3 igo ziren; Obra zibilekoak %2,9.

Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenen artean, Metalurgia (%15,1), Petrolio-fintzea (%14,4), Energia elektrikoa eta gasa (%4,3) eta Kautxu eta plastikoa (%3,3) nabarmentzen dira, besteren artean. Berriz, urteko prezioetan (2010eko azaroa 2009koaren aldean) jaitsierak izan dituzte ondoko sektoreetako lehengaiek: Ez-metalezko mineralak (%-2,6), Zurgintza (%-1,1), Ez-metalezko industria (%-0,1) eta Altzarigintza (%-0,1).

graf0006528_02_e.png

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,2 igo ziren 2010eko azaroan aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
NOVIEMBRE DE 2010
Eguneratze data : 
2010/12/28
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006528_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali