2011/02/11ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko BARNE MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI). 2010eko 4. hiruhilekoa

Euskal AEko merkataritzako sektorearen salmentak %5,3 igo ziren 2010eko laugarren hiruhilekoan

2010. osoan, % 5,6ko igoera izan du

Euskal AEko merkataritzaren sektorea: Eustatek emandako datuen arabera, 2010eko laugarren hiruhilekoan, salmenta nominalak %5,3 igo ziren, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean.

Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %2,5 nominala hazi da, urtaro-eraginak kenduta.

Urte arteko hazkunde-tasa nominalak. Euskal AE. Egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Euskal AEko handizkako merkataritza: salmenta nominalak %9,1 igo dira 2010eko laugarren hiruhilekoan; txikizkakoan %0,2ko jaitsiera 2009ko aldi beraren aldean.

Handizkakoaren barruan positiboki nabarmentzen da Produktu erdi landuen eta txatarraren sektorea, zeinak %22,4ren igoera nominala izan baitu. Makineria eta ekipoan %8,0ko igoera dago; Ez-elikadurazko produktuen salmentak %1,0 jaitsi dira nominalki eta Nekazal eta elikadurazko produktuenak %0,2.

Txikizkakoan merkataritza espezializatuaren salmentak %0,7 murriztu dira, eta ez-espezializatuan %0,4 igo.

2010eko laugarren hiruhilekoko merkataritza-sektorearen salmenta nominalen igoerarik handiena Araban izan zen, urte arteko %10,1; Gipuzkoan %7,0 eta Bizkaian %3,1.

Termino errealetan, inflazioaren eragina kenduta, barne-merkataritzaren salmentak %0,9 igo ziren laugarren hiruhilekoan.

2009ko hiruhileko beraren aldean eta prezio finkoetan handizkako merkataritza %3,3 hazi da eta txikizkakoa %2,6 jaitsi.

Handizkakoaren barruan urte artekoak ezberdinak izan dira: Produktu erdi landuen eta txatarraren salmentak %9,7 igo dira, eta Makineria eta ekipoan %4,3ko hazkunde erreala dago. Elikadurazko produktuenak %1,4 jaitsi dira eta Ez-elikadurazko produktuenak %0,7, beti termino errealetan.

Txikizkako merkataritzan, euro finkoetan, %3,3 jaitsi dira merkataritza ez-espezializatuaren salmentak eta %1,2 espezializatuarenak.

Euskal AE osoan, 2010eko hirugarren hiruhilekoaren aldean, merkataritzako sektorean landunen kopurua %0,1 murriztu da.

2010. URTEKO BALANTZEA

Urte osoan, barne merkataritzaren salmentek %5,6ko igoera nominal metatua izan dute. Urte osoan, tasa nominaletan, Araban %7,4ko igoera dago, Gipuzkoan %7,2koa, eta Bizkaian %4,2koa.

Termino errealetan, Euskal AEn, sektorean %2,7ko igoera dago. Gipuzkoan %3,5, Araban %3,4 eta Bizkaian %2,1.

2010.ean, aurreko urteko batez bestekoaren aldean, merkataritza sektoreko enpleguak izandako murrizketa: %0,4; lurraldeka: Bizkaian %+0,3, Araban %-1,8; Gipuzkoan%-1,0.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Susana Rodríguez Tel.:+34-945-01 75 14 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEKo Barne merkataritzaren indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEKo Barne merkataritzaren indizeari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko merkataritzako sektorearen salmentak %5,3 igo ziren 2010eko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006671_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali