2011/02/04ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (BMIt). 2010eko 4. hiruhilekoa

Euskal AEko txikizkako sektoreko salmentak %0,1 jaitsi ziren 2010eko laugarren hiruhilekoan

2010 urtean, salmenten igoera %1,2koa izan zen termino nominaletan

Eustatek emandako datuen arabera, 2010eko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmenta nominalak %0,1 jaitsi ziren, aurreko ekitaldiko hiruhileko berdinaren aldean.

Gasolindegiak sartu gabe, sektoreko salmentak %1,5 jaitsi ziren urte artekoan.

Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %0,1 nominala hazi da, urtaro-eraginak kenduta.

Urte arteko Hazkunde-tasak. Euskal AE. Egutegi-eragin zuzendua daukaten datuak

Sektoreka, txikizkako merkataritza espezializatuan %0,6 jaitsi dira salmenta nominalak 2010eko laugarren hiruhilekoan, eta espezializatu gabean %0,4 igo 2009ko aldi beraren aldean.

Txikizkako espezializatuan Kontsumoko beste ondasunak nabarmentzen dira: %5,2ko hazkunde nominala. Barne daude gasolindegiak, ekipamendu informatikoa eta kirol artikuluak, besteren artean. Etxeko ekipamenduetan %9,0ko jaitsiera dago aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Elikadura-produktuetan eta Pertsonaren ekipamenduan %3,0ko jaitsiera bi kasuetan.

Txikizkako merkataritza ez-espezializatuaren arloan, elikagaiak nagusi diren azpisektoreetan %0,3koa izan da urte arteko salmenten igoera. Gainerako produktuak nagusi diren azpisektoreek %0,2koa izan dute.

Txikizkako sektoreko salmenta nominalak %1,0 jaitsi dira Bizkaian urte artean; Araban %1,3 hazi eta Gipuzkoan %0,7.

Prezio finkoetan, txikizkako merkataritzaren salmentak %2,6 murriztu dira laugarren hiruhilekoan.

Txikizkako salmentek -gasolindegiak sartu gabe- %2,4ko jaitsiera erreala izan dute aurreko urtearen aldean.

Txikizkako merkataritza espezializatuaren jaitsiera erreala %3,3 da, eta ez-espezializatuan %1,2koa, 2009ko hiruhileko beraren aldean.

Txikizkako merkataritza espezializatuan urte arteko erreala negatiboa izan da sektore guztietan. Etxeko ekipamenduan %10,1eko jaitsiera; Elikagai-produktuetan %4,4; Pertsonaren ekipamenduan %2,5 eta Kontsumoko beste ondasunetan %1,9.

Txikizkako ez-espezializatuan, euro finkoetan, elikagaiak nagusi direnetan %1,0ko jaitsiera dago eta %2,3koa gainerako produktuak nagusi direnetan.

Euskal AE osoan, 2010eko laugarren hiruhilekoaren aldean, txikizkako merkataritzako sektorean landunen kopurua %0,5 murriztu da 2010eko hirugarren hiruhilekoaren aldean.

2010ko urteko balantzea

Urte osoan, txikizkako merkataritzaren salmentek %1,2ko igoera nominal metatua izan dute. Gasolindegiak sartu gabe, gainerakoen salmentetan ez dago aldaketarik (%0,0), 2010eko datu metatuetan 2009koen aldean.

Termino errealetan, sektorea osorik %0,6 jaitsi da eta gasolindegirik gabe %0,3.

Urte osoan, tasa nominaletan, Gipuzkoan %2,1eko igoera dago, Araban %1,4koa, eta Bizkaian %0,6koa. Termino errealetan: Gipuzkoan %0,0, Araban %-1,8 eta Bizkaian %-0,7.

Aurreko urteko batez bestekoaren aldean, txikizkako merkataritza sektoreko enpleguak izan zuen hazkundea %0,2koa izan zen; lurraldeka: Bizkaian %1,4; Araban %-2,4 eta Gipuzkoan %-0,5.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko prentsa-ohar gehiago Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko txikizkako sektoreko salmentak %0,1 jaitsi ziren 2010eko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º trimestre de 2010
Eguneratze data : 
2011/02/04
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006657_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali