HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Hazkunde hamarkada baten...

2011/02/21eko prentsa-oharra

EUSKAL AEko JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2009

Hazkunde hamarkada baten ondoren, jaiotzak %1,8 murriztu ziren 2009.ean

Amatasun-adina, batez beste: 33,1 urte espainiarrak, 28,7 atzerritarrak

Euskal AEn jaiotako haur kopurua: 2009.ean Euskal AEn 20.928 haur jaio ziren, aurreko urtean baino %1,8 gutxiago, Eustaten datuen arabera. 10 urtez jarraian hazi ondoren, hau da jaiotza-tasaren aurreneko jaitsiera.

1976tik aurrera, jaiotzek beheranzko joera nabarmena izan zuten; joera hori, dena dela, moteldu egin zen 80ko urteen amaieran, eta 1994an heldu zen mailarik apalena. 2009ko zifrek gerarazi egin dute 1999an abiatutako jaiotza tasen goraldia.

Araban bakarrik hazi (%0,5) da jaiotza-tasa; guztira 3.224. Bizkaian 10.540 (%-3,0) eta Gipuzkoan 7.164 (%-1,1).

Jaiotzak mila biztanleko 9,6 izan ziren, 1960ko hamarkadako milako 20 haietatik oso urruti. Kopururik handiena Gipuzkoan da (‰10,3), Araban ondoren (‰10,2) eta Bizkaian (‰9,1).

2009an haurren bat izandako emakumeen %77k hogeita hamar urte edo gehiago zituen. Talderik ugariena 30 eta 34 urte bitarteko emakumeena da, jaiotza guztien %44. Handituz darrai 35 urtetik gorako amen taldeak (%34); 25-29 urteen artekoena (%16) baino bi aldiz pasa handiagoa da. Amen %7k 25 urte baino gutxiago zituen, 2008an bezalatsu.

2009an amen %15,3 atzerritarrak

Amen %15,3, atzerritarrak; guztira 3.195 haur ekarri zituzten. 501 ama, Marokokoak; 302, Boliviakoak; 294, Kolonbiakoak; 284, Errumaniakoak; 167, Ekuadorkoak; 157, Brasilgoak; 152, Txinakoak.

Emakume atzerritarrak urte gutxiagoekin amatzen dira, Euskal AEn bizi diren espainiar naziotasuna dutenak baino. %56 30 urte baino gutxiagorekin amatzen dira; espainiarren artean %17 besterik ez da.

bizirik jaioak, amaren naziotasunaren eta adinaren arabera (%). 2009

Amen batez besteko adina, 32,4 urte. Espainiarren artean 33,1 urte; atzerritarren artean, 28,7.

Ama lehen erdien batez besteko adina, 31,5 urte.

2009an jaiotzen %31,2 ezkontzatik kanpo izan ziren

2009an ezkontzatik kanpoko jaiotzak 6.531, guztien %31,2; 2008an baino %0,9 gehiago. Arabak eta Bizkaiak Euskal AEk baino ehuneko handiagoak izan zituzten, %32,2 eta %31,4; Gipuzkoak, berriz, balio erlatibo txikiagoak (%30,4). 1990 urtekoa (%7,7) eta oraingoa alderatuz gero, ezkontzaz kanpo jaiotakoak lautik biderkatu dira.

2009an lehen jaiotzak %56 izan ziren; bigarrenak %36 eta hirugarren eta ondorengoak %8.

Erditzeak 20.502 izan ziren: horietatik 20.000, bakunak; 483, bikoitzak; eta 19, hirukoitzak.

2009an jaiotakoen artean, 100 neskatoko 109 mutiko jaio ziren. Mutikoen batez besteko pisua, 3.308 gramo; neskatoena, 3.190.

Bizirik jaioak, ama bizi den lurralde historikoaren arabera. 2009

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández Tel.:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEKo JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Hazkunde hamarkada baten ondoren, jaiotzak %1,8 murriztu ziren 2009.ean

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2009
Eguneratze data : 
2011/02/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/18
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006792_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali