2011/02/22ko prentsa-oharra

Euskal AEko Unibertsitate-estatistika. 2009/2010 ikasturtea

2009/2010 ikasturtean hamar unibertsitateko ikasletatik zortzi publikoan matrikulatu ziren

%94k gainditu zuen unibertsitatera sartzeko azterketa

2009-10 ikasturtean 62.773 gazte matrikulatu ziren Euskal AEko unibertsitateetan, Eustaten datuen arabera. Aurreko urtean baino %1 gutxiago matrikulatu ziren, azken 15 urteetako joerari eutsiz.

%56 Bizkaian aritu ziren ikasten, %27 Gipuzkoan eta %13 Araban.

Hamar ikasletatik zortzik unibertsitate publikoa aukeratu zuten. Proportzioa antzekoa da lehen eta bigarren mailako ikasketetan. Joera aldatu egiten da graduondokoetan: %55 publikoetan, %45 pribatuetan.

Matrikulatutako ikasleria, ikasketa motaren arabera. 2009-10 ikasturtea

Ikasketa teknikoak aukeratu zituztenen %70 gizonezkoak izan ziren; lizentziatura eta diplomaturetan matrikulatutakoen %66 emakumezkoak.

Unibertsitate-geletako generoaren araberako banaketa: ikasleen %55 emakumeak dira, %45 gizonak; hamar punturen aldea.

Emakumeak gehiago dira ikasketa-mota guztietan: lehen eta bigarren zikloan (%55); graduan (%54) eta graduondokoetan (%57).

Aldea, generoaz ari garela, espezializazioan azaldu zen. Mutilek ikasketa teknikoagoak aukeratu zituzten: 11.668 gizon, eta ikasketa beretan 4.829 emakume. Lizentziatura eta diplomaturetan 25.371 neska matrikulatu ziren, eta 13.220 mutil.

55.088 ikasle lehen eta bigarren zikloan aritu ziren; 3.292 graduan eta 4.393 graduondokoan.

Hona hemen ikasketa jendetsuenak: Irakasle eskola (5.579), Industri ingeniaritza teknikoa (4.941), Enpresa administrazio eta zuzendaritza (4.869), Enpresa-zientzien diplomatura (3.543), Industri ingeniaritza (2.663), Zuzenbidea (2.454), Psikologia (2.184) eta Medikuntza (1.503).

Hamabi titulazio eskatuenak, sexuaren arabera. 2009/2010 ikasturtea

5.724 irakasle aritu ziren Euskal AEko unibertsitateetan

Euskal AEko unibertsitateetan, 2009/10 ikasturtean, 7.757 pertsonak lan egin zuten, hau da, zerbitzuen sektorearen barruan okupatutakoen %1,2k. Haietatik 3.552 emakumeak, %46.

5.724 irakasleen artean, gizonak %60 eta emakumeak %40 izan ziren. Administrazio eta zerbitzuetako langileak, 2.033.

Ekaineko Unibertsitatera sartzeko azterketak deituen %98k gainditu zituen

2010ean 9.957 gazte matrikulatu ziren Euskal AEn Unibertsitatera sartzeko azterketetan. 9.346k gainditu zituzten, %94k. Batez besteko nota, 6,8.

Ekaineko deialdian 8.102 izen-emate izan ziren; 7.950ek gainditu zuten, %98k. Uztailekoan, 1.692 izen-emate eta 1.409k (%83k) gainditu.

Deituen arteko 4.397, gizonak, eta 5.560, emakumeak. Emaitzak, antzekoak: %94k gainditu; batez besteko nota, mutilek 6,7 eta neskek 6,9.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Matxalen Plagaro Tel.:+34-945-01 75 99 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEKo Unibertsitate-estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Unibertsitate-estatistikari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2009/2010 ikasturtean hamar unibertsitateko ikasletatik zortzi publikoan matrikulatu ziren

Eragiketa : 
Unibertsitatearen estatistika
Eragiketa kodea : 
040603
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ESTADISTICA UNIVERSITARIA DE LA C.A. DE EUSKADI. Curso 2009/10
Eguneratze data : 
2011/02/22
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006802_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali