2011/04/01eko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE) 2010

2010. urtean Euskal AEko esportazioak%20,1 gehitu ziren

Inportazioak %24,3 hazi eta atzerriarekiko merkataritza-saldoak 2.289 milioiko superabita izan zuen

Euskal AEko esportazioak 17.545,9 milioi izan ziren 2010. urtean, aurreko urtean baino %20,1 gehiago; 2.939,7 milioi gehiago, Eustaten datuen arabera.

Euskal AEko Inportazioak 15.257,2 milioi izan ziren, aurreko urtean baino %24,3 gehiago; 2.979,2 milioi gehiago.

Bai esportazioek, bai inportazioek Euskal AEn dinamismo handiagoa izan dute estatuak osotasunean egindakoek baino. Espainian esportazioak %17,4 hazi ziren 2009ren aldean; Euskal AEn %20,1. Inportazio espainiarrak %14,2 hazi dira. %24,3 Euskal AEn.

Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera. 2009-2010. Mila eurotan

Euskal merkataritza saldoak (esportazioak ken inportazioak), 2010eko ekitaldian, 2.288,7ko milioiko superabita izan zuen, 2009an baino 39,6 milioi gutxiago. Esportazioen estaldura-tasa 2009ko %119tik 2010eko %115ra pasa da, lau puntuz okerrago.

Espainiako estaldura-tasa, %78; merkataritza-defizita, 52.000 milioi 2010ean.

Euskal AEko Produktu ez-energetikoen merkataritza-saldoa 6.079 milioi izan zen, 2009an 5.289 izan zelarik. Produktu ez-energetikoen estaldura-tasa jaitsi egin da, 2009ko %165,4tik 2010eko %161,1era.

Eremu geografikoen arabera, Euskal AEk Europako Batasunarekin duen merkataritza saldoan 2009ko 2.679,9 milioiko superabitetik 2010eko 3.442,6ra pasatu da, hazkunde nabarmena. Estaldura-tasa %143,5etik %146,6ra pasatu zen, ehuneko hiru puntuz baino gehiagoz egin du hobera.

Euskal AEko kanpo-merkataritzaren xede eta jatorri diren herrialde nagusiak. 2010. Mila eurotan

Bost estatuk jaso dituzte Euskal AEtiko esportazioen ia erdia (%48,9): Frantziak (%17,2), Alemaniak (%13,8), Estatu Batuek (%6,2), Italiak (%6,2), Erresuma Batuak (%5,5). Inportazioekin ere bost estatutatik etortzen da %48,4: Errusia (%15,8), Alemania (%10,8), Frantzia (%10,2), Txina (%5,8), Iran (%5,8).

10 estaturen rankin hau orain dela urtebetekoarekin alderatuz gero, esportazioetan nabarmentzekoak dira Txinara (%54) eta Brasilera (%55,4) egindakoen hazkundeak. Inportazioez, hiru estatu nabarmentzen dira urte arteko alderaketan: Erresuma Batua (%53,4), Herbehereak (%52,9) eta Iran (%42,6). Oro har, 10 estatuetan aldakuntza positiboak daude bai esportazioetan, bai inportazioetan, Italian izan ezik, non inportazioak %2,2 jaitsi diren.

Datuak produktuen (kontu-sailen) arabera aztertuz gero, nabarmentzekoa da rankineko aurreneko 10ek esportazioen %37,8 hartzen dituztela. Haietako hiru Garraio Materiala muga-zergen sekziokoak dira: Ibilgailuen parte eta osagarriak, Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak eta 5-10 pertsonako turismoek esportazio guztien %15,4 hartzen dute; %17,9 izan zen 2009an. Rankineko bigarren postuan Petrolio olioak daude (%7,0), Produktu mineralen muga-zergen sekziokoak. Hirugarren, Kautxuzko pneumatiko berriak (%5,1), Plastikoak eta kautxua sekziokoak.

Metalak eta beren manufakturak bere kontu-sailetako hiru sartzen ditu lehenengo hamarren artean: Burdinazko edo altzairuzko Profil (%2,3), Tutu (%2,2) eta Barrak (%2,1). Aleatu gabeko Burdina edo altzairuzko profilek ehuneko-hazkunde nabarmena (%78,3) izan dute nominalki 2009ren aldean. Aztertutako 10 kontu-sailetatik 7 %20 baino gehiago hazi dira nominalki 2009ko esportazio-kopuruen aldean, eta 5 %26 baino gehiago.

Euskal AEk esportatu dituen partida nagusiak. 2009-2010. Mila eurotan

Muga-zergen araberako inportazio ia guztiek (21etik 20k) izan dituzte ehuneko aldakuntza positiboak 2009ren aldean. Diru-kopururik handieneko sekzioen artean nabarmentzekoak dira Metalen eta beren manufakturen (%45,2) eta Produktu mineralen (%26,5) hazkundeak.

Hiru lurraldeetan, 2010ean, esportazioen bilakaera positiboa izan da, baina ez homogeneoa: %9,2 Gipuzkoan, %20,7 Araban eta %29,2 Bizkaian.

Inportazioetan ere ezberdina da hiru lurraldeen bilakaera, baina ez aurrekoan bezain handia. Bizkaian %27,8 hazi dira inportazioak, batez ere Produktu mineralengatik (%25,5) eta Metalengatik eta haien manufakturengatik (%57,5). Gipuzkoan %19,1 izan da hazkundea, baita ere Metalengatik eta haien manufakturengatik. Araban %17,4, Metalen eta beren manufakturen eta Material elektrikoaren hazkundeengatik.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido Tel.:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Kanpo merkataritzaren estatistiken gaineko prentsa ohar gehiago Euskal AEko Kanpo merkataritzaren estatistiken gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2010. urtean Euskal AEko esportazioak %20,1 gehitu ziren

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
AÑO 2010
Eguneratze data : 
2011/04/01
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006871_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali