2011/03/24ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI). 2011ko otsaila

2011ko otsailean industria prezioek %0,8 egin dute gora aurreko hilaren aldean

Aurreko urtearen aldean %9,0 igo ziren

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioen indizea %0,8 igo zen 2011ko otsailean aurreko hilaren aldean. Datu horien arabera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jasotzen duen otsaileko urte arteko tasak %9,0ko hazkundea izan du.

Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen abenduko urte arteko tasak.  Behin-behineko datuak

Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2011ko otsailean, “Kokeriak eta petrolio-fintzea” (%3,9) “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (%1,9), “Elikadura industriak, edariak eta tabakoa” (%1,6), eta “Erauzketa industriak” (%1,1) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Aitzitik, sektore hauetan prezioak jaitsi egin dira: “Produktu informatiko eta elektronikoak” %-2,3), “Material eta ekipo elektrikoa” (%-0,6), “Kautxu eta plastikoa” (%-0,3), “Zurgintza, papera eta arte grafikoak” (%-0,1)

Urte arteko aldian, hots, 2011ko otsailean, 2010ekoaren aldean , prezio-hazkunderik handienak honako adar hauek izan dituzte: “Kokeriak eta petrolio-fintzea (%24,4), “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (%23,6), “Metalurgia” (%10,1) eta “Elikagintza-industriak, edariak eta tabakoa” %(8,3).Jaitsierak izan dituzte: “Erauzketa industria” (%-6,7) eta “Produktu farmazeutikoak”(%-1,0).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, otsailean, sektore-talde handien prezioen bilakaera honakoa izan zen: Energiaren prezioak %3,0 igo ziren; Bitarteko ondasunenak %0,5; Ekipo-ondasunenak %0,1 eta Kontsumo-ondasunenak %0,0. Horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,2 eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %0,0.

Ondasun-talde handi horietako prezioen bilakaerak goranzkoak dira urte arteko aldian. Energiaren prezioak %24,1 igo ziren, Bitarteko ondasunenak %8,7, Ekipo-Ondasunenak %1,8 eta Kontsumo-Ondasunenak %2,8. Azken hauen artean, %3,6 igo dira Kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta %0,7 Kontsumo-ondasun iraunkorrenak.

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA. EUSKAL AE. DATU AURRERAPENA. 2011ko OTSAILA

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Industri Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2011ko otsailean industria prezioek %0,8 egin dute gora aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006853_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali