2011-03-21eko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO ESKOLA-JARDUERARI BURUZKO ESTATISTIKA 2009/10 ikasturtea

% 9 igo da lanbide heziketako matrikulazio kopurua

Haur hezkuntzako hamar ikasletik zazpik euskaraz ikastea erabaki zuen

Euskal AEko ikasle kopurua: Eustaten datuen arabera, 2009/2010 ikasturtean 394.727 ikaslek egin zuten Euskal AEn unibertsitateaz kanpoko araututako irakaskuntzaren bat, aurreko ikasturtean baino %3,4 gehiagok. Horietako 367.557 ikaslek, %93k, araubide orokorreko ikasketak egin zituzten; kasu horretan 10.178 matrikula berri izan ziren (saldo positiboa), aurreko ikasturtean baino %2,8 gehiago.

Lurraldeka, Araban igo zen gehien matrikulazio kopurua (+%4,6), gero Gipuzkoan (+%3,7) eta, azkenik, Bizkaian (+%2,9).

Araubide Orokorreko Ikasketak: Ikasketak zentro publiko edo pribatu batean egin ziren aztertuz gero ikus daiteke Araubide Orokorreko Ikasketei dagokienez ikasle kopurua orekatua izan zela maila guztietan, HHEn (Helduen Hezkuntzan) izan ezik, maila honetako ikasleen %99k zentro publikoa aukeratu baitzuen.

Bestalde, Araubide Bereziko Ikasketetan (hizkuntzak, arteak eta kirolak) dibertsitate handiagoa eman zen. Izan ere, prestakuntza programa horren barruan zentro gutxiago dago eta, sarri, dagoen eskaintzaren arabera aukeratzen da zentro publiko edo pribatu batera joan.

2009/10 ikasturtean matrikulatu diren ikasleak

Hiru probintzietan gehitu da lanbide heziketan egindako matrikula kopurua

Lanbide Heziketako matrikulak: Araubide orokorreko ikasketetan aipatzekoa da Lanbide Heziketako matrikula kopuruak izan duen igoera, bai erdi mailan (%8,2) eta bai goi mailan ere (%9,8). Guztira 11.068 eta 16.579 ikasle izan ziren, hurrenez hurren. Hiru lurraldeetan eman zen igoera, baina batez ere Araban, aurreko urtean baino %12 handiagoa izanik igoera. Ondoren Gipuzkoak izan zuen igoerarik handiena (%11) eta, azkenik, Bizkaiak (%7).

Haur eta lehen hezkuntza dira oraindik eskari handiena duten mailak; 92.800 eta 113.335 ikasle matrikulatu ziren maila horietan, hurrenez hurren. Alabaina, haur hezkuntzako ikasgeletan aurreko ikasturtean baino igoera txikiagoa eman zen: %1,7 bakarrik igo zen. Lehen hezkuntzan, aldiz, aurreko ikasturtearen antzeko igoera eman zen: %2,9.

Hezkuntza bereziak beste ikasketa batzuek baino ikasle gutxiago du; hala ere, guztira 1.069 ikasle izan ziren, %3,5 gehiago.

Beste alde batetik, helduentzako hezkuntza ematen duten zentroetan araututako moduluetako edozein egin zuten 29.654 pertsonek %1,6ko igoera ekarri zuten.

Gainerako mailetan, hau da, DBHn eta Batxilergoan, ia ez da aldatu ikasle kopurua aurreko ikasturtearekin alderatuta; 69.464 eta 28.973 gaztek ikasi zuten maila horietan, hurrenez hurren. Azpimarratzekoa da, dena den, batxilergoan lehenengo aldiz lortu dela (bederatzi urte igaro ostean) urte horretan igoera positiboa (%0,5) eta DBHn bigarren aldiz (%0,6).

Araubide bereziko ikasketetako ikasleen %85k hizkuntzei lotutako prestakuntza jaso zuen

Ikasturte horretan 27.170 ikasle izan ziren Araubide Bereziko Ikasketetan, hau da, aurreko ikasturtean baino %12 gehiago. Hizkuntzetan 23.158 matrikula izan ziren, eta horrela, ikasketa hauetako ikasle kopurua handiena lortu zuten.

Gainerako ikasketei dagokienez, 2.946 gaztek musikari lotutako prestakuntza jaso zuten, 476 gaztek Arte Plastikoei eta Diseinuari lotutako ikasketak egin zituzten, 316 gaztek kirolari lotutako prestakuntza jaso zuten, 182k diseinuari lotutako goi mailako ikasketak egin zituzten eta, azkenik, 92k dantzari lotutako ikasketak egin zituzten.

Ikasleen %60k D eredua aukeratu zuen

2009/10 ikasturtean, araubide orokorreko ikasleak honela banatu ziren hizkuntza eredua aintzat hartuta: ikasleen %18 A ereduan aritu zen, euskara ikasgai gisa. %23 B ereduan aritu zen eta %59 euskara hutsez D ereduan.

Irakaskuntza mailen arabera, Haur Hezkuntzan izan zen D eredua aukeratu zuen ikaslerik gehien, guztien %71. B eredua bigarren aukera izan zen eta %24ak aukeratu zuen, eta %4k bakarrik ikasi zuen A ereduan. Derrigorrezko hezkuntzaren barruan, D eredua aukerarik hautatuena izan zen: Lehen Hezkuntza %62ak eta DBH %54ak aukeratu zuten. Gainerako ereduei dagokienez, lehen hezkuntzan B eredua guztien %29 izan zen eta A eredua %8. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, aldiz, matrikulatutako ikasle kopurua %28 eta %17 izan zen, hurrenez hurren.

Hezkuntza Berezian, ikasleen %67k A ereduan ikasi zuen, %22ak D ereduan eta %11k B ereduan.

Lanbide heziketan urtero igotzen da euskaraz ikasten duen ikasle kopurua, baina oraindik A ereduan dago ikasle gehien: %74. Batxilergoan, ordea, A eta D ereduetako ehunekoak antzekoak izan ziren: %45 eta %53, hurrenez hurren.

Ikasleen banaketa hizkuntza ereduaren eta mailen arabera (%)

Haur eta lehen hezkuntzako irakasleen % 85 emakumezkoa izan zen

Euskal AEko irakasleak: 2009/10 ikasturtean irakasle kopurua 34.879raino igo zen, 2010. urtean lanean zeuden pertsonen %3,6 arlo horretan aritu zen. Irakasle horien %96 araubide orokorreko ikasketetan aritu zen eta gainerakoak araubide bereziko ikasketetan. Lantokiaren titulartasunari begira, irakasleen %62k ikastetxe publikoetan lan egin zuen, eta %38k ikastetxe pribatuetan.

Araubide orokorreko ikasketetan 33.670 irakasle izan ziren, aurreko urtean baino %2,5 gehiago. Irakasle horietako 16.327 haur eta lehen hezkuntzan aritu ziren eta gehienak emakumezkoak izan ziren (% 85). 15.500 irakasle bigarren hezkuntzan aritu ziren, derrigorrezkoan eta derrigorrezkoa ez den hezkuntzan, eta %58 emakumezkoak izan ziren.

2009/10 ikasturtean Araubide Bereziko Ikasketetan 1.209 irakasle aritu ziren ikasleak prestatzen, eta horien %53 emakumezkoak izan ziren.

Argibide gehiago: Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es Harremanetan jartzeko pertsona: Matxalen Plágaro Alonso Tel.: +34-945-01 75 99 Faxa: +34-945-01 75 01. Euskal AEko Eskola-Jarduerari buruzko Estatistikaren gaineko prentsa-ohar gehiago. Euskal AEko Eskola-Jarduerari buruzko Estatistikaren gaineko datu-bankua.

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

% 9 igo da lanbide heziketako matrikulazio kopurua

Eragiketa : 
Eskola-jardueraren estatistika
Eragiketa kodea : 
040601
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ESTADÍSTICA DE ACTIVIDAD ESCOLAR Curso 2009/2010
Eguneratze data : 
2011/03/21
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006846_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali