2011/04/15eko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA), 2011ko 1. hiruhilekoa

Euskal AEko biztanleria landuna %0,2 jaitsi eta langabezia-tasa %10,7an da 2011ko lehen hiruhilekoan

Biztanleria aktiboan 6.700 pertsona gehiago ditugu eta jarduera-tasa %56,3an da

Euskal AEko lan-merkatua: Euskal AEko lan-merkatuko 2011ko lehen hiruhilekoko datuen arabera, okupatuak 940.000 ziren, hiru hilabete lehenago baino 2.100 gutxiago, (%-0,2), Eustaten datuen arabera. Bestalde, Euskal AEko langabezia tasa %10,7an da; 2010eko laugarren hiruhilekoaren aldean 0,7 ehuneko puntu gehiago.

Landunen eta langabeen bilakaeren ondorioz, jarduera-tasa %56,3an da 2011ko lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,4 puntuz gainetik.

Generoaren arabera, gizonei eragin die batik bat okupazio-jaisteak, eta okupatuak aurreko hilean baino 4.400 gutxiago dira; emakumeen kasuan, berriz, 2.300 gehiago. Bizkaian metatzen da batez ere okupazio-jaistea, 2.300 okupatu garbi gutxiago; Araban 1.100 gutxiago. Gipuzkoan, berriz, 1.300 gehiago.

Eraikuntzan 1.600 okupatu gutxiago, 1.300 zerbitzuetan eta 500 nekazaritzan. Industrian 1.400 gehiago.

Okupazio-tasa, 16tik 64 urtera bitarteko biztanle-kopuruaren gainean landunek duten ehunekoa, %64,6an da, aurreko hiruhilekoan bezalaxe. Tasa hori gizonezkoentzat %70,2koa da eta emakumezkoentzat %58,9koa.

Okupazio-tasarik altuena, Gipuzkoak, %67,7, aurreko hiruhilekoaren aldean 0,4 ehuneko puntu gehiago; Arabak %64,5ekoa, berdin; baxuena Bizkaiak, %62,8koa, 0,3 ehuneko puntu gutxiago azken hiruhilekoan.

Kontratu mugagabea duten soldatakoen kopurua hazi egin da, 615.100 delarik; aldi baterakoa dutenak (kontraturik ez dutenak barne) gutxiago dira, 162.400 guztira.

Familia-etxeen %3,9an pertsona aktibo guztiak langabezian daude

2011ko lehen hiruhilekoan zenbatesten da Euskal AEn gutxi gorabehera dauden 846.300 (aurreko hiruhilekoan baino 8.200 gehiago) familia-etxeetako heren batean ez dagoela pertsona aktiborik. 10etik ia 6an pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan baino 5.400 familia gutxiago; pertsona aktibo guztiak langabezian dituztenak 33.100 dira (guztirakoaren %3,9).

Biztanleria okupatuaren joera, 1985etik. Euskal AE. (Milakotan)

Langabezia-tasa %10etik %10,7ra igo zen

Euskal AEko langabetu kopurua: Langabeak, hots, lan bila aritu, bilatzeko kudeaketa aktiboak egin eta gainera lanerako prest daudenak, urteko lehen hiruhilekoan 113.100 direla zenbatetsi da, 8.900 gehiago aurreko hiruhilekoan baino. Gizonezko langabeen kolektiboak 64.800 lagun hartzen ditu, 3.600 gehiago. Emakumezkoen artean, 5.300 gehiago daude lehen hiruhilekoan, orain guztira 48.300 dira.

2011ko lehen hiruhilekoko datuen arabera, langabezia-tasa %10,7an da, 0,7 puntu gehiago aurreko hiruhilekoaren aldean . Gizonen langabeziari dagokionez, %11,2ra igo da (ehuneko 0,7 puntu gehiago), eta emakumeena puntu 1ez gehitu da, %10,2 delarik. Gazteen langabezia-tasak, 1,7 puntuz jaitsi bada ere, altuena izaten segitzen du, %26,3; horrenbestez, 16-24 urte bitarteko 14.400 gazte aktibo daude langabezian.

Langabe-hazkunderik handiena, Bizkaian (+9.600); langabezia-tasa, %12,2. Gipuzkoan %8,8ko tasa dugu, txikiena; langabe kopuruan 300 pertsona gehiago, 29.800 guztira. Araban 1.100 pertsona gutxiago dira langabeak aurreko hiruhilekoaren aldean; langabezia-tasa %9,8.

EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2011ko otsailean, 27-EBko langabezia-tasa %9,5ean zen, eta Espainiakoa %20,5ean.

Azken urtean Euskal AEko langabe kopurua 21.300 pertsonaz hazi da

Euskal AEko landunen kopurua: Euskal AEko biztanleria okupatuak azken 12 hiletan -2011ko lehen hiruhilekoan 2010ekoaren aldean- 2.600 pertsona galdu ditu, %-0,3. Jaitsiera hau gizonen artean bakarrik izan da, 7.800 enplegu garbi gutxiago; emakumeen artean 5.100 gehiago.

Langabezia-tasa ehuneko 1,8 puntuz hazi zen azken urtean (%8,9tik %10,7ra). Beraz, 21.300 pertsonak utzi zioten landun izateari Euskal AEn urtean zehar. Bizkaian langabezia-tasa ehuneko 2,7 puntuz hazi da; Gipuzkoan 2,2ez; Araban 1,4 puntuz murriztu da azken hamabi hiletan.

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA)

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Pilar Martínez Rollón Tel.:+34-945-01 75 31 Faxa:+34-945-01 75 01 (BJA) Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago (BJA) Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko biztanleria landuna %0,2 jaitsi eta langabezia-tasa %10,7an da 2011ko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1er TRIMESTRE DE 2011
Eguneratze data : 
2011/04/15
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/18
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006891_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali