2011/03/01eko prentsa-oharra

EUSKAL AEko ERAIKUNTZAREN KOIUNTURARI BURUZKO INDIZEA (EKBI), 2010eko 4. HIRUHILEKOA

Euskal AEko eraikuntzaren sektorea %16,8 murriztu zen 2010eko laugarren hiruhilekoan

Etxegintza %15,1 eta Obra Zibila %19,7 jaitsi ziren

EUSTATek landutako datuen arabera, 2010eko laugarren hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan eta urte artean %16,8 murriztu zen, termino nominaletan, Euskal AEko eraikuntza jarduera. 2010ean zehar, %16,7koa izan da jaitsiera, aurreko urtearen aldean.

Urtaroen eragina zuzendu eta gero, 2010eko laugarren hiruhilekoan eraikuntza sektorea %1,8 hazi zen, 2010eko hirugarrenaren aldean.

Euskal AEko Eraikuntzaren Koiunturako Indizearen urte arteko hiruhileko hazkunde zuzendua Guztira, Eraikuntza eta Obra Zibila (%)

2010eko laugarren hiruhilekoan, Eraikuntza sektorearen jaitsiera Obra zibilaren azpisektoreari -urte arteko %19,7ko jaitsiera izan baitzuen-, eta Etxegintzakoari, -%15,1ekoa- zor izan zitzaien. Urte osoan Etxegintza %13,6 eta Obra Zibila %22,2 jaitsi ziren.

Hiruhilekoen artean, 2010eko laugarren hiruhilekoko sektoreko jarduera aurrekokoarekin alderatuz gero, Etxegintzak bilakaera negatiboa du, %2,2; Obra Zibilak, aldiz, %9,9 igo zen.

Eraikuntzako enplegua 2010eko laugarren hiruhilekoan %2,0 jaitsi zen hirugarrenaren aldean, eta %9,5 aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

Eraikuntzaren Koiunturako Indizea  Euskal AE 2010eko 4. hiruhilekoa. Aldakuntza tasak (%). Behin-behineko datuak.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturari buruzko indizea (EKBI); prentsa ohar gehiago Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturari buruzko indizea (EKBI); datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren sektorea %16,8 murriztu zen 2010eko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren koiunturako indizea
Eragiketa kodea : 
122403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º TRIMESTRE DE 2010
Eguneratze data : 
2011/03/01
Hurrengo eguneratzea : 
2019/12/13
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006811_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali