2011/04/5eko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2011ko otsaila

Euskal AEko industri jarduera %6,7 hazi zen 2011ko otsailean

Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2011ko urtarrilarekin alderatuta %3,8 igo zen

Eustatek landutako datuen arabera, 2011ko urtarrilean %6,7 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2010eko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %3,8 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, 2011ko urtarrilarekin alderatuta.

Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizea. Hilez-hilekoak. Urte arteko hazkunde-tasak. Egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2011ko otsaileko indizearen bilakaerak den-denen igoerak erakusten ditu, 2010ekoaren aldean. Energia %9,9 igo da, Bitarteko ondasunak %10,7, Ekipo-ondasunak %2,2, Kontsumo-ondasunak %0,6. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %4,2 igo dira eta Kontsumo-ondasun iraunkorrak %10,5 jaitsi.

2011ko otsaileko hil arteko aldakuntza, 2011ko urtarrilaren aldean, positiboa izan da industria talde handi guztientzat, Ekipo-ondasunetarako izan ezik, non ez dagoen (%0,0) aldaketarik. Energia %2,0 igo da, Bitarteko ondasunak %4,2; Kontsumo-ondasunak %5,5. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %7,6 igo dira eta Kontsumo-ondasun iraunkorrak %1,9 jaitsi.

2011ko otsailean hazkunderik handienak izandako sektoreak, aurreko urteko hil beraren aldean, Garraio materiala (%15,5) eta Elikadura industriak, edariak eta tabakoa (%10,2) izan dira.

Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizea  Sektore nagusiak. Urte arteko hazkunde-tasak. A-38 sektorizazioa. Behin-behineko datuak

Berriz, Energia elektriko, gas eta lurrun sektoreak urte arteko %7,8ko jaitsiera izan du.

Otsaileko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Araban (%13), Bizkaian (%7) eta Gipuzkoan (%3,5). Hil arteko hazkunde-tasak ere positiboak izan dira hiru lurraldeetan: Araban %3,2 2011ko urtarrilaren aldean; Bizkaian %5,1 eta Gipuzkoan %2,7.

Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizea  Hazkunde-tasak. 2011 otsaila (p)

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %6,7 hazi zen 2011ko otsailean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
FEBRERO DE 2011
Eguneratze data : 
2011/04/05
Hurrengo eguneratzea : 
2019/03/07
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006876_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali