HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioak...

2011/03/04ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE)- 2010eko 4. hiruhilekoa

Euskal AEko esportazioak %17,3 igo ziren 2010eko laugarren hiruhilekoan

2010. urte osoan merkataritza-saldoko superabita ia 2.289 milioi izan dira; estaldura-tasa, %115

Euskal AEko esportazioak %17,3 hazi ziren nominalki 2010eko laugarren hiruhilekoan, EUSTATen arabera. Atzerrian egindako salmentak: 4.648,9 milioi 2010eko azken hiru hiletan; urtebete lehenago 3.963,7.

Guztizko Euskal AEko Inportazioak: 4.061,2 milioi, urte arteko %24,4ko hazkundea. Produktu ez-energetikoen inportazioak gutxixeago igo ziren: %16,8.

Merkataritza-saldoak (esportazioak ken inportazioak) bilakaera positiboa izan du, esportazioen pisu handiagoari esker; urtebete lehenagoko 700,3 milioiko superabitetik aurtengo 587,7kora pasatu da; esportazioen inportazioen gaineko estaldura tasa %114,5 da.

Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera.Laugarren hiruhilekoak, 2009/2010. Mila eurotan

Merkataritza-saldo ez-energetikoak 1.567,8 milioiko superabita du; aurreko urtean 1.346,7. Estaldura-tasak: %159,9 2009.ean, %159,6 2010.ean.

Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera. Urte arteko hazkunde tasak

Europar Batasunerako esportazioak %29,3 hazi dira; 12 ehuneko-puntu gehiago guztirakoak izandako hazkundea baino. Daturik positiboenak Belgikan (%49,1), Alemanian (%42,7), Italian (%37,0) eta Frantzian (%26,7). Bolumen garrantzitsua duten gainerakoen artean, hona hemen salmenta-hazkunde nabarmenak: Latinoamerika (%30,9) eta AEB (%25,5).

Europar Batasunetiko inportazioak %6,5 hazi dira; Erresuma Batukoak %17,1, Frantziakoak %16,5, Alemaniakoak %8,7. Italiatiko inportazioak %3,5 murriztu dira.

Europar Batasunarekiko merkataritza-superabita handitu egin da; aurreko urtean 508,1 milioi eta 2010eko azken hiruhilekoan 1.061,4; ondorioz, estaldura tasan ehuneko 27,5eko punturen igoera dugu.

2010eko laugarren hiruhilekoko esportazioak, funtsean, bi muga-zergaren eragin positiboaren mende dago: Metalak eta haien manufakturak (%41,7) eta Material elektrikoa (%14,0); bien artean aurreko urteko aldi bereko esportazioak baino 493,9 milioi gehiago gauzatu dituzte. Gainerako muga zergen sekzio nagusien artean, hazkunde handiak: Plastikoak eta kautxua %67,7; Produktu kimikoak %47,1; Produktu mineralak %23,3. Hiruren arteko esportazio-hazkundea 277,3 milioikoa da 2009ko laugarren hiruhilekoaren aldean. Ia muga-zergen sekzio guztietan hazkundeak daude; garrantzitsuen artean Garraio materiala (%-15,1) da salbuespena.

.

Inportazioetan, hazkundeak daude sekzio gehienetan: Produktu mineralak (%41,4) eta Metalak eta haien manufakturak (%24,1) nabarmentzen dira. Bien artean 591,8 milioi gehiago aurreko urteko hiruhileko berean baino. Gutxiago, baina hazi ere dira Material elektrikoko (%8,9) inportazioak eta jaitsi (%8,5) Garraio materialekoak.

2010eko laugarren hiruhilekoan esportazio-hazkunde nabarmenak daude hiru lurraldeetan: Urte artean esportazioak %23,6 hazi dira Araban, %16,8 Gipuzkoan eta %14,2 Bizkaian. Inportazioetan ere saldo positiboak daude hiru lurraldeetan, esportazioen kontrako hurrenkeran: Bizkaian %32,3, Gipuzkoan %14,5 eta Araban %10,4.

2010 urteko balantzea

Euskal AEko esportazioak 17.545,9 milioi izan ziren 2010. urtean, aurreko urtean baino %20,1 gehiago. Aldi berean, guztizko inportazioetan ere %24,3ko hazkunde azpimarragarria izan zen. Bi fluxuen eraginez, esportazioen inportazioen gaineko estaldura-tasa 4 puntuz murriztu da, 2009ko %119tik 2010eko %115era. 2010.ean sortutako superabita: 2.288,7 milioi, aurreko urtean baino 40 milioi gutxiago ia.

Produktu ez-energetikoen saldoak hobera egin du aurreko urtekokoaren aldean: 6.078,5 milioi, 2009an 5.289,1. Produktu ez-energetikoen estaldura-tasa 4,3 puntuz jaitsi da, 2009ko %165,4tik 2010eko %161,1era.

Euskal AEn bai esportazioak, bai inportazioak estatuaren osotasunean baino gehiago hazi dira. Estatuan esportazioan %17,4 hazi ziren eta Euskal AEn %20,1. Inportazioetan, %14,2 hazi estatuan eta %24,3 gure erkidegoan.

2010ean esportazio-hazkunderik handienak Metalak eta haien manufakturak (%31,7) eta Garraio-materiala (%23,1) sekzioek izan zituzten. Bi muga-zergen sekzio hauek gure esportazioen %50 hartzen dute. Gainerako sekzioetan ere hazkunde nabarmenak daude, esaterako: Plastiko eta kautxua (%30,7) eta Produktu mineralak (%23,0).

2010. urte osoan Bizkaian izan zen esportazioen gehikuntzarik handiena, %29,2; Araban ondoren, %20,7 eta Gipuzkoan %9,2. Inportazioak %27,8 hazi ziren Bizkaian, %19,1 Gipuzkoan eta %17,4 Araban.

Euskal AEko kanpo-merkataritza. Hileko datuak (Joera)

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido Tel.:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Kanpo merkataritzaren estatistiken gaineko prentsa ohar gehiago Euskal AEko Kanpo merkataritzaren estatistiken gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioak %17,3 igo ziren 2010eko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º TRIMESTRE DE 2010
Eguneratze data : 
2011/03/04
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006821_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali