HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Jaiotzak %0,9 gehitu...

2011/03/18ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2010eko 3. hiruhilekoa

Jaiotzak %0,9 gehitu ziren 2010eko hirugarren hiruhilekoan

Batez beste, ezkondutako emakumeak bi urte geroago amatzen dira ezkongabeak baino

2010eko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEn jaiotako haur kopurua 5.259ekoa izan zen, iazko aldi berean baino %0,9 gehiago, Eustaten datuen arabera. Bizkaian 2.680 haur jaio ziren, %0,4 gutxiago; Araban 802, %4,6 gehiago; Gipuzkoan 1.777, %1,3 gehiago.

Lau jaiotzatatik hirutan amak 30 urte baino gehiago zituen

Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, ikusiko dugu 30-34 urteko amen taldea oraindik ere nagusi dela argi eta garbi, haien artean gertatu baitziren erditzeen %43,3. Ondoren, goragoko taldea dago, hau da, 35-39 urte artekoa (%29,3); 25-29ko taldea beherago geratu da, erditzeen %15,5 ekarri baititu. Muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtez behera amatzen direnak %6,2 dira, eta 40 urtez gorakoen taldean jaiotzen %5,7 gertatu da.

Ezkontzaz kanpoko jaiotzak %32,8 izan ziren, aurreko urteko aldi berean bezalatsu. Ama ezkongabeen batez besteko adina, 31,2 urte; dibortziatu eta alargunena, 35 urte baino zertxobait gehiago. Hiruhileko honetan, batez beste, ezkondutako amak bi urte gehiagorekin amatu dira ezkongabeak baino.

Atzerritarrak 4,4 urte lehenago amatzen dira espainiarrak baino

2010eko udako hiletan Euskal AEn amatutakoen arteko %15,8 atzerritarrak ziren. Ehuneko horren gainetik Araba, %22,9. Bizkaian %15,1 eta Gipuzkoan %13,7.

Amatzeko adina aldatu egiten da naziotasunaren arabera. Atzerritarrena, 28,9 urte batez beste; espainiarrena, 33,3.

Bigarren eta hurrengo haurrak %2,3 ugaritu ziren

Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2010eko hirugarren hiruhilekoan, erdiak baino gehiago, 2.994 haur, lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.871 haur (%36) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren; hirugarren eta ondorengo seme-alabak, %7. Bizkaian (%40), bigarren eta ondorengo seme-alaben kopurua Euskal AEko batez bestekoa (%43) baino txikiagoa izan zen, eta hori herrialde horretan baino ez zen gertatu.

2009ko hiruhileko beraren aldean %2,3 hazi zen bigarren eta ondorengoen batez besteko hazkundea. Araban oso nabarmen, %20; Gipuzkoan %6,9; Bizkaian %-5,3.

Euskal AEn bizi den ama batengandik bizirik jaioak. Alderaketa taula.

jaiotzen hileko mugimendua (100 oinarri=batez bestekoa)

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández Tel.:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEKo JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Jaiotzak %0,9 gehitu ziren 2010eko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3º TRIMESTRE 2010
Eguneratze data : 
2011/03/18
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/18
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006838_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali