2011-03-30eko prentsa-oharra

EUSKAL AEko ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI) 2011KO OTSAILA

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,5 igo dira 2011ko otsailean, aurreko hilearen aldean

Azken hamabi hilabeteetan (2010eko otsailetik 2011ko otsailera) eraikuntzaren kostuak %0,8 igo dira.

EUSTATen datuen arabera, Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea %0,5eko igo da 2011ko otsailean, aurreko hilabetearen aldean; horrela, hilabete horretako urte arteko tasa %0,8 igo da.

Abenduko urte arteko aldakuntza-tasak, 2006-2011

Aurreko hilabetearekin alderatuta, 2011ko otsailean laneskuaren kostuak ez du inolako aldaketarik izan (%0,0), baina lehengaien kostuek %0,6ko igoera izan dute.

Eraikuntza eta obra zibila azpisektoreetako lehengaien kostuak gora egin du otsailean; aurreko hilean baino %0,5 gehiago igo dira eraikuntzako kostu horiek eta %1,2 obra zibilaren kostuek. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaerari dagokionez ere, bilakaera ezberdinak eman dira: eraikuntzako lehengaien kostuak %0,2 jaitsi dira, eta obra zibilekoak %3,9 igo.

Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handiena izan dutenak, besteak beste, petrolioaren birfinketa (%24,4); energia elektrikoa, gasa eta lurrina (%23,6), eta metalgintza (%18,2) sektoreak izan dira. Baina ondoren ematen diren sektoreetako lehengaien prezioak urte batetik bestera (2010eko otsailetik 2011ko otsailera) txikitu egin dira edo igoera txikiagoa izan dute: erauzteko industriak (-%6,7); zura eta kortxoa, baina altzariak izan ezik (%0,0), industria ez metalikoa (%0,6) eta produktu informatikoak eta elektronikoak (%1,0).

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. EUSKAL AE. 2011KO OTSAILA. BEHIN-BEHINEKO DATUAK

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01. Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua.

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,5 igo dira 2011ko otsailean, aurreko hilearen aldean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
FEBRERO DE 2011
Eguneratze data : 
2011/03/30
Hurrengo eguneratzea : 
2019/05/28
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006861_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali