HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2010eko laugarren hiruhilekoan...

2011-06-10eko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE) 4. HIRUHILEKOA- 2010

2010eko laugarren hiruhilekoan ezkontzen %72 zibilak izan ziren

Ezkontzen kopurua %9,6 jaitsi eta ezkontideen adinak igoz darrai

2010eko laugarren hiruhilekoan, ezkontza zibilak gehitu egin ziren aurreko urteko aldi beraren aldean; 2009ko %68tik 2010eko %72ra, Eustaten datuen arabera. Urteko azken hiletan udakoetan (uztail, abuztu, irailean) baino ezkontza zibil proportzio handiagoa izaten da; udan %45 kanonikoak izan ziren eta %55 zibilak.

Euskal AEko ezkontzak: Urrian, azaroan eta abenduan 1.588 ezkontza izan ziren Euskal AEn, aurreko urteko hiruhileko berean baino %9,6 gutxiago. Bizkaian 798, Gipuzkoan 523 eta Araban 228. Bizilekua gure erkidegokotik kanpo dutenen artean 39 ezkontza egin ziren.

Bizilekua Euskal AEn duten 1.538 gizonezko eta 1.548 emakumezko ezkondu ziren. Horietatik 1.343 senarrentzat (%87,3), lehen ezkontza izan zen; 6 alargun eta 189 dibortziatu berriro ezkondu ziren. Lehenengo aldiz ezkondutako emakumeen portzentajea pixka bat handiagoa izan zen gizonena baino; 1.368 izan ziren (%88,4); alargunak 10 eta dibortziatuak 170.

Atzerriko naziotasuna duten ezkontide kopurua goraka

2010eko 4. hiruhilekoan gizon ezkonberrien %10 eta emakume ezkonberrien %14 atzerritarrak ziren; aurreko urtean, %9 eta %12.

Ezkontzak ezkontideek eztei-egunean zuten adinaren arabera banatuz gero, 2010eko laugarren hiruhilekoan senarren arteko %84,9k 30 urtetik gora zituzten; emazteen artean, berriz, %74,6k. Ehuneko biak aurreko urteko hiruhileko berean izandakoak baino handiagoak dira, aldi hartan %83,7 eta %73,7 izan baitziren.

Aurrera doa, beraz, ezkontzeko adina atzeratzeko joera; 2010. urtean senarren %82,9 eta emazteen %70,1 30 urte edo gehiagorekin ezkondu ziren; 2009.ean baino ehuneko altuagoak,%81,2 eta %67,1 izan baitziren.

2010. urteko behin-behinekoan, Euskal AEn bizi zirenen ezkontza kopurua aurreko urtekoa baino %3,2 txikiagoa izan da. Ezkontza zibilen proportzioak ehuneko 5 puntutan gainditu zuen 2009koa; 2010ean ezkontza guztien %66 izan zen.

graf0006981_01_e.png

Ezkontzen hilez hileko mugimendua oinarria (100= b.b.)

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández Tel.:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEKo EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2010eko laugarren hiruhilekoan ezkontzen %72 zibilak izan ziren

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º TRIMESTRE 2010
Eguneratze data : 
2011/06/10
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/11
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006981_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali