2011-05-24ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2011ko apirila

2011ko apirilean industriako prezioek %0,2 egin dute gora aurreko hilaren aldean

Aurreko urtearen aldean, %9koa izan zen hazkundea

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioen indizea %0,2 igo zen 2011ko apirilean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan hartuta, apirileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza) %9,0ko hazkundera iritsi da.

Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen abenduko urte arteko tasak.  Behin-behineko datuak.

Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2011ko apirilean, “Kokeriak eta petrolioa fintzea” (%2,3), eta “Kimika-industria (%1,1) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. “Elikadura-industriak, edariak eta tabakoa” (%-1,9), “Erauzketa-industriak” (%-1,4) eta “Garraio-materialaren fabrikazioa” (%-0,5) adarrek izan zituzten jaitsierarik handienak prezioetan.

Urte arteko aldian, hots, 2011ko apirilean, 2010ekoaren aldean , prezio-hazkunderik handienak honako adar hauek izan dituzte: “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (%26,7), “Kokeriak eta petrolio fintzea” (%23,2), “Metalurgia eta metalezko produktuak” (%9,1) eta “Elikadura-industriak, edariak eta tabakoa” %(6,4). Jaitsierak izan dituzte: “Erauzketa industriek” (%-6,8) eta “Produktu farmazeutikoek” (%-0,9).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, aurreko hilaren aldean, sektore-talde handien prezioen bilakaera honakoa izan zen: Energiaren prezioak %1,2 igo ziren; Bitarteko ondasunenak %0,0; Ekipo-ondasunenak %0,3 jaitsi eta Kontsumo-ondasunenak %0,1. Horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,0 eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %-0,1.

Ondasun-talde handi horietako prezioen bilakaerak goranzkoak dira urte arteko aldian. Energiaren prezioak %24,7 igo ziren, Bitarteko ondasunenak %8,2, Ekipo-Ondasunenak %1,7 eta Kontsumo-Ondasunenak %2,4. Azken hauen artean, %3,1 igo dira Kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta %0,4 Kontsumo-ondasun iraunkorrenak.

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA. EUSKAL AE. DATU AURRERAPENA. 2011ko APIRILA

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Industri Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2011ko apirilean industriako prezioek %0,2 egin dute gora aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006947_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali