HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak 2011ko martxoan %8 bidaiari...

2011-04-20ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2011KO MARTXOA

2011ko martxoan %8 bidaiari gehiago etorri da Euskal AEra

Igarotako gau kopurua %9 gehitu da

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak: Eustaten datuen arabera, 2011ko martxoan 175.399 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal AEko hotel-establezimenduetan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino 13.514 gehiagok; horrenbestez, %8ko gehikuntza izan da. Araban %5 gehitu da etorritako bidaiari kopurua eta Bizkaian %16; Gipuzkoan ez da aldaketarik izan (%0).

Estatutik etorritako bidaiari kopuruak %7 egin du gora, eta atzerritik etorritakoen kopuruak %12. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua Araban (%10) eta Bizkaian (%18) gehitu da, baina Gipuzkoan %7 egin du behera kopuru horrek. Bizkaira etorritako atzerritar kopurua gehitu egin da (%13), baita Gipuzkoara etorritakoena (%22) ere; baina Arabara etorritako atzerritar kopuruak %18 egin du behera.

Beste autonomia-erkidego batzuetatik etorritako bidaiarien artean gehitu egin dira honakoetatik etorritakoen ehunekoak: Katalunia, Gaztela-Mantxa, Kantabria eta Aragoi. Besteak beste Madril, Gaztela eta Leon, Errioxa eta Extremaduratik etorri direnen ehunekoek, ordea, behera egin dute. Atzerritarren artean, Frantziatik, Italiatik, Portugaldik eta Iberoamerikatik etorritakoen kopurua gehitu da gehien. Eta behera egin duten kopuruen artean Alemaniatik, Erresuma Batutik eta Danimarkatik etorritakoen kopuruek izan dute beherakada handiena.

2011ko martxoan 314.789 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko martxoarekin alderatuta gaua igaro dutenen kopurua %9 gehitu da, guztira ia 25.735 gau gutxiago igaro baitituzte. Araban eta Bizkaian urte batetik besterako gau kopuruaren bilakaera positiboa izan da, %10 eta % 17 igo da hurrenez hurren kopuru hori. Baina Gipuzkoan %1 egin du behera.

Batez besteko egonaldiaren iraupena ia berdin mantendu da 2010eko martxoaren aldean, Euskal AE osoan: batez beste 1,79 eguneko egonaldia eman zen 2010eko martxoan eta urte honetako martxoan kopuru bera. Lurraldeka, Araban 1,73 egunetik 1,82 egunera igo da egonaldia, eta Bizkaian 1,80 egunetik 1,81 egunera; baina Gipuzkoan kopuru hori murriztu egin da: 2010eko martxoan 1,79 egunekoa zen eta 2011ko martxoan 1,77 egunekoa.

Euskal AE osoko plazen okupazio mailak %9 egin du gora, 2011ko martxoan %38,82koa izan baita. Gorakada horrek hiru lurraldeetan izan du eragina: Araban %11 gehitu da okupazio maila: 2010eko martxoan %32,13 zen eta urte honetako martxoan %35,70. Bizkaian %16 gehitu da: 2010eko martxoan % 35,16 eta 2011ko martxoan %40,77. Eta azkenik Gipuzkoan %1 gehitu da: 2010eko martxoan %37,43ko okupazioa izan zen eta urte honetako martxoan %37,66koa.

NEKAZARITZA-TURISMOKO ESTABLEZIMENDUAK

2010eko martxoaren aldean %13 bidaiari gutxiago etorri da eta %16 gau gutxiago igaro dituzte

Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetako bidaiari-sarrerak: Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan 8.555 bidaiari erregistratu dira martxoan; beraz, 2010eko martxoko kopuruarekin alderatuta %13 gutxiago etorri dira. Lurraldeka, Araban %10 jaitsi da kopurua, Bizkaian %15 eta Gipuzkoan %13. Estatutik etorritako bidaiari kopurua %14 jaitsi da Euskal AEn: Araban %10 jaitsi da, Bizkaian %16 eta Gipuzkoan %14. Erkidegora % 2 atzerritar gehiago etorri da, eta horien kopuruak nabarmen egin du gora Gipuzkoan. Araban eta Bizkaian, aldiz, atzerritar kopuruak beherakada handia izan du ehunekoak aintzat hartuta.

Euskal AEko nekazaritza-turismoetan guztira 18.227 gau igaro dituzte bidaiariek martxoan, aurreko urtean baino %16 gutxiago. Hiru lurraldeetan egin du behera kopuru horrek: Araban %22, Bizkaian %10 eta Gipuzkoan %17.

2010eko martxoaren aldean, %4 jaitsi da biztanle bakoitzak Euskal AEn batez beste igarotako egun kopurua; 2010eko martxoan 2,21 egun igaro zituzten eta urte honetako martxoan 2,13 egun. Araban % 13 jaitsi da kopuru hori, 2010eko martxoan batez beste 2,37 egun igaro zituztelako eta 2011ko martxoan 2,06. Bizkaian, aldiz, %6 gehitu da egonaldia; 2010eko martxoan 2,19 egun igaro zituzten batez beste bidaiariek eta 2011ko martxoan 2,33 egun. Azkenik Gipuzkoan %5 jaitsi da batez besteko egonaldia; 2010eko martxoan 2,16 egun igaro zituzten eta urte honetako martxoan 2,06 egun.

Plazen okupazio mailak %16 egin du behera: %18,35etik %15,34ra igaro da, hiru lurraldeetan egin duelako behera okupazioak. Araban %28 egin du behera, Bizkaian %10 eta Gipuzkoan %14.

graf0006908_01_e.png

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01. ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2011ko martxoan %8 bidaiari gehiago etorri da Euskal AEra

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
MARZO de 2011
Eguneratze data : 
2011/04/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006908_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali