2011-04-19ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2011KO MARTXOA.

2011ko martxoan industriako prezioek % 1,6 egin dute gora, aurreko hilabetearen aldean

Aurreko urtearekin alderatuta % 10,1 egin dute gora

EUSTATen datuen arabera, Euskal AEko industri prezioen indizea % 1,6 igo zen 2011ko martxoan, aurreko hilabetearen aldean. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen martxoko urte arteko tasak % 10,1eko hazkundea izan du.

Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen abenduko urte arteko tasak.  Behin-behineko datuak

Sektore-azterketa xehekatuenak erakutsi bezala 2011ko martxoan, eta aurreko hilabetearen aldean, hauexek izan dira, besteak beste, inflazio handiena izan duten adarrak: “koke lantegiak eta petrolioa fintzekoak” (% 7,5), “energia elektrikoa, gasa, lurrina eta aire girotua” (% 2,3), “metalurgia eta gai metalikoak” (% 1,6) eta “industria kimikoa” (% 0,9). Baina prezioek behera egin dute hurrengo adarretan: “erauzteko industriak” (-% 0,9), “garraio-materialaren fabrikazioa” (-% 0,5), “elikagaien, edarien eta tabakoaren industria” (-% 0,1) eta “altzarien eta manufakturen beste industria batzuk, horien konponketa eta instalazioa” (-% 0,1).

2010eko martxotik 2011ko martxora arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “energia elektrikoa, gasa eta lurrina” (% 29,0), “koke lantegiak eta petrolioa fintzekoak” (% 25,7), “metalurgia eta gai metalikoak” (% 11,1), “elikagaien, edarien eta tabakoaren industria” (% 8,4). Baina prezioen beherapena izan dute “erauzteko industriek” (-% 6,8) eta “produktu farmazeutikoek” (-% 0,9).

Ondasunak xede ekonomikoaren arabera sailkatuta, sektore multzo nagusietan prezioek honelako bilakaera izan dute martxoan: energiaren prezioa % 5,2 igo da, tarteko ondasunena % 1,3 eta ekipamenduko ondasunena % 0,1 baina kontsumo-ondasunen prezioak % 0,1 egin du behera. Izan ere, kontsumo-ondasunen prezioak behera egin du kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak behera egin duelako (-% 0,1) eman da; baina kontsumo-ondasun iraunkorrek ez dute aldaketarik izan (% 0,0).

Urte arteko aldi horretan, ondasunen multzo handi horien prezioek gorako bilakaera izan dute. Energiaren prezioak % 27,2 igo dira, tarteko ondasunenak % 9,5, ekipamenduko ondasunenak% 2,1 eta kontsumo-ondasunenak % 2,6. Azken hauen artean, % 3,5 igo dira kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta % 0,4 kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak.

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA. EUSKAL AE. DATU AURRERAPENA. 2011ko MARTXOA

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01. Euskal AEko Industri Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2011ko martxoan industriako prezioek % 1,6 egin dute gora, aurreko hilabetearen aldean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006901_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali