2011/05/20ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2011KO APIRILA

Bidaiarien sarrerak %14 eta gaualdiak %17 handitu ziren 2011ko apirilean

2011ko Aste Santuan, 2010ekoaren aldean, bidaiariak %18 eta gaualdiak %15 gehiago izan dira

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak: 2011ko apirilean, 209.472 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 25.462 sarrera gehiago, hau da, %14ko gehikuntza, Eustatek landutako datuen arabera. Bidaiarien sarrerak %23 igo dira Bizkaian, %10 Araban eta %5 Gipuzkoan, 2010eko hil beraren aldean.

Estatutik etorritako bidaiarien sarreretan %18ko igoera izan da 2010eko apirilaren aldean, eta atzerritik etorritakoen sarreretan %6koa. Estatutik datozen bidaiarien kopurua igo egin da hiru herrialdeetan: Bizkaian %25, Araban %16, Gipuzkoan %10. Atzerritar bidaiariak %18 gehiago izan dira Bizkaian; Araban %7 gutxiago eta Gipuzkoan %2.

2011ko apirilean erregistraturiko gaualdiak 387.204 dira, hau da, iazko apirilaren aldean %17ko hazkundea, 54.939 gaualdi gehiago. Gaualdiek urte batetik bestera bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: %27 Bizkaian, %11 Araban eta %8 Gipuzkoan, 2010eko apirilaren aldean.

Batez besteko egonaldiaren iraupena handitu egin da 2010eko apirilaren aldean; 1,81 egunetik 1,85era, Euskal AEn. Araban %1 handitu da, Bizkaian %3, eta %2 Gipuzkoan.

Plazakako betetze-maila ia zazpi puntuz hazi da Euskal AErako: 2010eko apirileko %41,62tik aurtengo %48,43ra. Bizkaian %38,90etik %47,92ra hazi da. Araban %16 hazi da, %38,24tik %44,17ra. Gipuzkoan %46,70etik aurtengo %51,08ra.

Urteko lehen lau hilabeteetan 638.039 bidaiari-sarrera izan dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan, %8 gehiago 2010eko aldi beraren aldean. Gaualdiak 1.158.471 izan dira, lehengo urtean baino %10 gehiago. Batez besteko egonaldian igoera txikia dago lauhilekoan, lehengo urteko 1,78 egunetik 1,82ra. Plazakako betetze-maila 2010eko lehen lauhilekoko %34,14tik 2011ko %37,78ra igo da, %11.

Nekazalturismoa: Bai bidaiarien sarrerak (%27), bai gaualdiak (%20) igo dira

Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetako bidaiari-sarrerak: Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan, 11.448 bidaiari-sarrera zenbatu ziren lehengo apirilean, aurreko urteko hil berean baino %27 gehiago: %33 ugaritu ziren Araban, %23 Bizkaian eta %27 Gipuzkoan. Estatutik etorritako bisitariak %23 ugaritu ziren Euskal AEn: Araban %29 , %21 Bizkaian eta %22 Gipuzkoan. Euskal AEn %64 hazi zen atzerritarren presentzia, ehunekoak nabarmen hazi direlarik hiru lurraldeetan.

Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 31.554 izan dira apirilean, aurreko urteko hil berean baino %20 gehiago. Urte arteko hazkunde-tasak positiboak izan ziren lurralde guztietan:

Bidaiariko batez besteko egonaldia jaitsi egin zen 2010eko apirilaren aldean: duela urtebete 2,91 egunekoa izan zen, azken honetan, 2,76koa.

Plazakako betetze-maila %22,47ik %26,05era hazi zen, hiru lurraldeetan izandako igoeren ondorioz: Araban %21,86, Bizkaian %24,45, Gipuzkoan %29,24.

2011. urteko lehen lau hilabeteetan 30.685 sarrera izan dira Euskal AEko nekazaritza-establezimenduetan, %5eko hazkundea 2010eko aldi beraren aldean.

2011ko urtarrila-apirila denboraldiko gaualdiak 74.917 izan dira; %4ko igoera, aurreko urteko aldi beraren aldean.

2011ko Aste Santuko datuak

Aste Santuko astelehenetik Pazko Asteko ostirala bitarteko aldian (2011an, apirilaren 18tik 29ra), bidaiari-sarrerak %17,6 igo ziren eta gaualdiak %14,8, aurreko urteko oporraldi beraren aldean (2010eko martxoaren 29tik apirilaren 9ra), Euskal AEko hotel-establezimenduetan.

Aste Santuko batez besteko egonaldia aurreko urteko 2,00 eguneko egonalditik 2011ko 1,95era pasa zen. Plazakako betetze-maila 2010ko %46,1etik 2011ko %52,5era igo da.

Nekazaritza-turismoko establezimenduetan, aldi horretan, bidaiari-sarrerak %25,9 hazi ziren, eta gaualdiak %19,6. Batez besteko egonaldia 2010eko 3,39 egunetik 2011ko 3,22ra pasa zen.

Aste Santuko puntako egunetan (osteguna, ostirala, larunbata), hotel-establezimenduetan %81,5 izan zen betetze-maila, aurreko urteko %77,9 baino lau puntu gehiago; nekazaritza-turismoan %77,6, 2010ean %78,9 izan zelarik.

Euskal AEko hotel eta nekazalturismoko establezimenduak Hileko emaitzak

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %14 eta gaualdiak %17 handitu ziren 2011ko apirilean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
ABRIL de 2011
Eguneratze data : 
2011/05/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006946_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali