Buletina ondo ikusten ez baduzu, sakatu hemen

Logo Eustat

Euskal AEko industria

2011ko maiatza


 

2010ean Euskal AEko esportazioak %20,1 hazi ziren

 

Foto 1

Euskal AEko esportazioak 17.546 milioi euro izan ziren 2010. urtean, aurrekoan baino %20,1 gehiago; 2.940 milioi gehiago. Inportazioak 15.257 milioi izan ziren, 2009an baino %24,3 gehiago; 2.979 milioi gehiago. Espainiako esportazioak %17,4 hazi ziren aldi berean, 2009ren aldean, eta inportazioak %14,2. 2010. urteko ekitaldiaren euskal merkataritza-saldoa (esportazioak ken inportazioak): 2.289 milioiko superabita. Esportazioen estaldura-tasa 2009ko %119tik 2010eko %115era jaitsi da.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

[Ikus gehiago]

 

Euskal industriaren negozio-zifra %25 jaitsi zen 2009an

 

Foto 1

2009an 49.226 milioi izan zen euskal industriaren negozio-zifra, aurreko urtean baino %25 gutxiago. 2009an, Euskal AEko industrian, %8,6 jaitsi ziren langile-gastuak; enpresek 860 milioi gutxiago inbertitu zuten 2008an baino (%-28,2); Ustiapen Soberakin Garbia %34,8 jaitsi zen. Balio erantsia %22,2 jaitsi zen Araban, %20,3 Gipuzkoan eta %19,4 Bizkaian.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

 

Euskal AEko industri jarduera %6,1 hazi zen 2011ko martxoan, eta 2010eko balantzearen bukaeran %1,8ko igoera izan zen

 

Foto 1

Eustatek landutako datuen arabera, 2011ko martxoan, lan egutegiko termino homogeneoetan, %6,1 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, 2010eko hil beraren aldean. Urtaro-eraginak zuzenduta, %0,3 hazi zen otsailaren aldean. 2010ean %1,8ko igoera metatua izan zuen Euskal AEko IPIk. Ekipo-ondasunak %1,5 jaitsi ziren, eta Energia %4,7. Bitarteko ondasunak %6,7 hazi ziren eta Kontsumo ondasunak %1,7, beti ere 2009ren aldean.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

 

Euskal industriaren prezioak %0,2 igo ziren 2011ko apirilean eta 2010 osoan %6,5

 

Foto 1

Euskal AEko industri prezioen indizea %0,2 igo zen 2011ko apirilean aurreko hilaren aldean; urte arteko tasak, industri prezioen azken hamabi hiletako aldakuntza jasotzen duenak, %9ko hazkundea izan du. 2010 urte osoan IPRI %6,5 hazi zen aurreko urtearen aldean. Ondasun-talde handietako prezioen bilakaerek aldeak agertu zituzten urte arteko aldian. Energiaren prezioak %16,3 igo ziren, Bitarteko ondasunenak %7,2, Ekipo-Ondasunenak %1,4; Kontsumo-Ondasunenak %1,0.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

Adierazle nagusiak
BPG (2011ko 1. hiruhil.) %0,9
Jarduera tasa (2011ko 1. hiruhil.) %56,3
Langabezia-tasa (2011ko 1. hiruhil.) %10,7
KPI (2011ko apirila) %1,3
IPI (2011ko martxoa) %6,1
Interneteko erabiltzaileak (2010) %52,6
 

Adierazle nagusiak

Euskal AEko BPGk urte arteko %0,9ko hazkundea izan zuen 2011ko lehen hiruhilekoan.

2011ko lehen hiruhilekoan biztanleria aktiboa %56,3 zen, eta langabezia-tasa %10,7.

KPI %1,3 zen apirilean; urte arteko aldakuntza-tasa %3,7.

Bestalde, Industri Produkzioaren Indizea (IPI) %6,1 igo zen lehengo martxoan aurreko urteko hil beraren aldean.

Azkenik, 2010ean 15 urte edo gehiagoko euskal biztanleen %52,6 Interneten erabiltzaile zen.



Acerca de Eustat

Foto de Acerca

Informazio zerbitzua

Eustateko informazio zerbitzuaren xede nagusia da jasotzen dituen estatistika-informazio eskaerak azkar eta eraginkortasunez betetzea. Eskaera horiek herritarrek, enpresek, herri administrazioek, eragile politiko eta sozialek, unibertsitateek... egiten dituzte, beren jarduerak garatzeko edo beste edozein arrazoi dela-eta, estatistika-informazioa behar dutelako. Zehatz esateko, bereziki interesgarriak dira Kontsulta Azkarren Zerbitzua, telefonoz, faxez, ohiko postaz edo posta elektronikoz berehalako arreta eskaintzen duena, eta Neurrira Egindako Estatistika Informazioen Eskari Zerbitzua, Eustatek egindako estatistika guztien "neurrirako" ustiaketak egiten dituena.

[Ikusi gehiago]

 


Hemen ere jarrai gaitzazu: Twitter Twitter y Facebook Facebook

 

Eustat-Euskal Estatistika Erakundea

Helb. elek.: informacion@eustat.eus

Tel: (+34) 945 01 75 17

Faxa: (+34) 945 01 75 01


Eustaten hurrengo buletinak jaso nahi ez badituzu, sakatu hemen