2011/05/13ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko BARNE MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI). 2011ko 1. hiruhilekoa

Euskal AEko merkataritza sektorearen salmentak %4,7 igo ziren 2011ko lehenengo hiruhilekoan

Handizkako merkataritza salmentak %8,7 igo eta txikizkakoak %1,8 jaitsi ziren

Eustatek emandako datuen arabera, 2011ko lehenengo hiruhilekoan, Euskal AEko merkataritzaren sektorean salmenta nominalak %4,7 hazi ziren, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean.

Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %3,2 nominala hazi da, urtaro-eraginak kenduta.

Urte arteko hazkunde-tasa nominalak. Euskal AE. Egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Sektoreka, handizkako merkataritzan salmenta nominalak %8,7 handitu dira 2011ko lehen hiruhilekoan; txikizkakoan %1,8 jaitsi dira 2010eko aldi beraren aldean.

Handizkakoaren barruan positiboki nabarmentzen da Produktu erdi landuen eta txatarraren sektorea, zeinak %17,7ren igoera nominala izan baitu. Makineria eta ekipoan ere hazkundea dago, %9,2. Nekazal eta elikadura produktuen eta Elikadura ez diren kontsumo-produktuen salmenta nominalak %1,8 jaitsi dira bi kasuetan.

Txikizkakoan merkataritza espezializatuaren salmentak %1,3 jaitsi dira, eta ez-espezializatuan %2,5.

2011ko lehen hiruhilekoko merkataritza-sektorearen salmenta nominalen igoerarik handiena Araban izan zen, urte arteko %9,8; Gipuzkoan %5,3 eta Bizkaian %3,0.

Termino errealetan, prezioen eragina kenduta, barne-merkataritzaren salmentak %1,1 jaitsi ziren lehen hiruhilekoan.

2010eko hiruhileko beraren aldean eta prezio finkoetan handizkakoaren salmentak %1,0 hazi dira eta txikizkakoarenak %4,8 murriztu.

Handizkakoaren barruan urte artekoak ezberdinak izan dira: Makineria eta ekipoaren salmentak %7,7 hazi dira eta Produktu erdi landuen eta txatarrarenak %2,4. Nekazal eta elikadura produktuenak %2,1 jaitsi dira eta Elikadura ez diren kontsumo-produktuenak %1,5, beti termino errealetan.

Txikizkako merkataritzan, euro finkoetan, %4,7 jaitsi dira merkataritza espezializatuaren salmentak eta %4,8 ez-espezializatuarenak.

Euskal AE osoan, 2010eko laugarren hiruhilekoaren aldean, merkataritzako sektorean landunen kopurua %0,4 murriztu da 2011ko lehen hiruhilekoan.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEKo Barne merkataritzaren indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEKo Barne merkataritzaren indizeari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko merkataritza sektorearen salmentak %4,7 igo ziren 2011ko lehenengo hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006930_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali