2011/05/06ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (BMIt). 2011ko 1. hiruhilekoa

Euskal AEko txikizkako sektoreko salmentak %1,8 jaitsi ziren 2011ko lehenengo hiruhilekoan

Gasolindegiak sartu gabe, salmentak %2,9 murriztu ziren

Eustatek emandako datuen arabera, 2011ko lehenengo hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmenta nominalak %1,8 murriztu ziren, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean.

Salmentak, gasolindegiak sartu gabe, %2,9 murriztu ziren aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %0,4 nominala hazi da, urtaro-eraginak kenduta.

Urte arteko Hazkunde-tasak. Euskal AE. Egutegi-eragin zuzendua daukaten datuak

Sektoreka, txikizkako espezializatuaren salmenta nominalak %1,3 murriztu dira 2011ko lehen hiruhilekoan; txikizkako espezializatu gabean %2,5ekoa da jaitsiera 2010eko aldi beraren aldean.

Txikizkako espezializatuan Kontsumoko beste ondasunak nabarmentzen dira: %2,3ko hazkunde nominala. Gainerako sektoreetan jaitsi egin dira salmentak. Elikagaien salmentak %2,6 jaitsi dira; Pertsonaren ekipamenduarenak %3,0, eta Etxearen ekipamenduarenak %0,8. Txikizkako ez-espezializatuan, elikagaiak nagusi direnetan %1,8ko jaitsiera dago eta %6,3koa gainerako produktuak nagusi direnetan.

2011ko lehen hiruhilekoan txikizkako sektoreko salmenta nominalak %2,5 murriztu dira Bizkaian urte artean; Araban %1,5 eta Gipuzkoan %0,7.

Prezio finkoetan, txikizkako merkataritzaren salmentak %4,8 murriztu dira lehen hiruhilekoan

Txikizkako salmentek -gasolindegiak sartu gabe- %2,4ko jaitsiera erreala izan dute aurreko urtearen aldean.

2011ko lehen hiruhilekoan Euskal AEko txikizkako merkataritzaren salmenta errealetan %0,6ko jaitsiera dago 2010eko laugarren hiruhilekoaren aldean eta urtaro-eraginak kenduta.

Txikizkako merkataritza espezializatuaren jaitsiera erreala %4,7 da, eta ez-espezializatuan %4,8koa, 2010eko hiruhileko beraren aldean.

Txikizkako merkataritza espezializatuan urte artekoa negatiboa izan da sektore guztietan. Etxearen ekipamenduan %2,3ko jaitsiera; Pertsonaren ekipamenduan %2,4koa; Elikagaien salmentetan %3,8koa; Kontsumoko beste ondasunetan %6,5ekoa, beti termino errealetan.

Txikizkako ez-espezializatuan, euro finkoetan, elikagaiak nagusi direnetan %3,9ko jaitsiera dago eta %10,3koa gainerako produktuak nagusi direnetan.

Hiru lurraldeetan izan ziren jaitsierak: Araban %6,0, Bizkaian %5,1, Gipuzkoan %3,8.

Euskal AE osoan, 2010eko laugarren hiruhilekoaren aldean, merkataritzako sektorean landunen kopurua %0,3 murriztu da 2011ko lehen hiruhilekoan.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko prentsa-ohar gehiago Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko txikizkako sektoreko salmentak %1,8 jaitsi ziren 2011ko lehenengo hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1º trimestre de 2011
Eguneratze data : 
2011/05/06
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006928_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali