2011-05-25eko prentsa-oharra

INFORMAZIO GIZARTEAREN INKESTA/EUSKAL AEKO FAMILIAK. 2011

Euskal AEn, 2011n, 15 urte eta gehiagoko milioi bat pertsonak baino gehiagok Internet erabiltzen du

Haien arteko %30,4k erosi egiten du sarean

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko 15 urte edo gehiagoko Interneten erabiltzaileak 1.071.300 izan dira 2011ko lehen hiruhilekoan, hau da, adin horretako Euskal AE osoko %56,8. Aurreko urteko aldi berean baino ehuneko 4,2 puntu gehiago.

Bizkaian igo da gehien erabiltzaile kopurua, ehuneko 6,1 puntu aurreko urteko aldi beraren aldean; Euskal AEn bigarren jarri da, %56,0rekin. Gipuzkoan ehuneko 3,3 puntukoa izan da hazkundea; aurtengo lehen hiru hiletan %58,8 izan dira Interneten erabiltzaileak, lehenengo jartzen delarik. Arabak 0,9 puntuko atzerakada izan du; 15 urteko eta gehiagoko Interneten erabiltzaileak %55,5 dira, hirugarren.

Nabarmentzekoa da erabiltzaile gazteen ugaritzea: 25-34 urte artean 7,4 ehuneko puntu gehiago; 35-44 artean, 7,2 puntu. 55-64 urtekoen artean ere hazkunde ederra dago: 6,1 ehuneko puntu aurreko urtearen aldean.

15 urte eta gehiagoko biztanleen bilakaera, etxean IKT hornikuntzetarako sarbidearen arabera, hiruhilekoei jarraiki. 1999-2011. %

Gutxitu egin da generoen arteko aldea Internet erabiltzaileen artean

Generoen arteko aldea ehuneko 7,7 puntutan zen 2010ko lehen hiruhilekoan; 2011koan 8 puntura handitu da. 15 urte eta gehiagoko biztanleei dagokienez, Interneteko erabiltzaileak gizonezkoen %60,9 dira eta emakumezkoen %52,9. Aurtengo Interneteko erabiltzaile guztien artean, %52,2 gizonak izan dira eta %47,8 emakumeak.

Jardueraren arabera, ikasleen arteko %97k erabiltzen du Internet; pertsona okupatuen artean, %76,3k, eta ez-aktiboen eta langabetuen artean %26,6k. 2010 urtearen aldean, hazkunderik handiena (ehuneko 5,9 puntu) okupatuen artean izan da; ez-aktibo eta langabeen artean 3,5 puntu, eta ikasleen artean 0,8 puntu.

Internetera sartzeko toki gogokoena oraindik ere norbere etxea da, %90,8k egiten du erabiltzaileen artean; aurreko urtearen aldean bi puntu hamarren gutxiago. Ehuneko 1,6 puntuz hazi da Internetera bestelako tokietatik –ziberkafe, hotel, aisia-lekuetatik- sartzen direnen kopurua.

Konexioen batez besteko iraupena dezente jaitsi da

Interneteko konexioen batez besteko iraupena 46 minutukoa izan da 2011ko lehen hiruhilekoan. 2010eko lehen hiruhilekoaren aldean 31 minutu pasa gutxiago. 2009ko iraupenetik gertu da (-3,9 minutu bakarrik).

Sarearen bidez produktu edo zerbitzuren bat erosten dutenen portzentajea jaitsi egin da

Internet bidez erosi duten pertsonen kopuruak ehuneko 1,5 puntuko jaitsiera izan du 2011n aurreko urtearen aldean. 2011ko lehen hiruhilekoan Internet erabiltzaileen %30,4k erosi du sarean bidez; %31,9k 2010ean.

IKT hornikuntzen presentziak gorantz jarraitzen du euskal familia-etxeetan

Informazioaren eta komunikazioaren teknologien ekipamenduek hedatuz jarraitzen dute gure familia-etxeetan. 2011ko lehen hiruhilekoan, Euskal AEko familia-etxeen %62,4k ordenagailua zuten; 2010eko lehen hiruhilekoan baino ehuneko puntu bat gehiagok.

Interneterako sarbideari dagokionez 482.000 familia pasatxo dira, %57,0, etxean zerbitzu hori dutenak. 2010eko lehen hiruhilekoaren aldean 23.800 familia berri (%2,1). Sarera sarbidea duen 15 urte baino gehiagoko biztanleria 36.100 pertsonatan (1,8 puntuz) hazi da 2010eko lehen hiruhilekotik.

Familia-etxeetako %90,1ean sakelako telefonoren bat dago. 15 urteko eta gehiagoko biztanleak kontuan hartuta, sakelakoa duten pertsonen ehunekoa %94,3 da.

Biztanleriaren IKT ekipamenduak eta Interneten erabiltzaileak

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Pilar Martínez Rollón Tel.:+34-945-01 75 31 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta familiei- prentsa ohar gehiago Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta familiei- datu bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn, 2011n, 15 urte eta gehiagoko milioi bat pertsonak baino gehiagok Internet erabiltzen du

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak
Eragiketa kodea : 
220122
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN A FAMILIAS DE LA C.A. DE EUSKADI 2011
Eguneratze data : 
2011/05/25
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006949_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali