HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioak...

2011-06-07ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE)- 2011ko 1. hiruhilekoa

Euskal AEko esportazioak %31,6 hazi ziren 2011ko lehen hiruhilekoan

Inportazioak %32,9 gehitu ziren aldi berean

Euskal AEko esportazioak %31,6 hazi ziren nominalki 2011ko lehen hiruhilekoan, EUSTATen arabera. Guztirakoa 4.985 milioi euro, iazko 3.787 milioien aldean.

Guztizko inportazioak %32,9 igo nominalki eta 4.471 milioi euro izan ziren lehen hiruhilekoan. Inportazio ez-energetikoak bakarrik hartzen badira kontuan, aldi berean gutxiago (%22,4) hazi ziren; 2.754 milioi.

Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera. 2010-2011, lehenengo hiruhilekoa. Milaka eurotan

Lehen hiruhilekoan merkataritza-saldo garbia (esportazioak ken inportazioak) positiboa izan da: 515 milioi; esportazioen inportazioen gaineko estaldura tasa, %111,5. Halere, inportatutako eta esportatutako produktu energetikoak bazter utzita, merkatal saldo ez-energetikoak 1.759 milioiko superabita du, 2010eko lehen hiruhilekoan baino 372 gehiago. Estaldura-tasa ez-energetikoa 2010eko %161,7tik 2011ko %163,9ra pasatu da.

Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera. Urte arteko hazkunde tasak

Europar Batasunerako esportazioak %32,3 hazi dira 2010eko aldi beraren aldean. Bolumen eta urte arteko hazkundeagatik nabarmentzen dira: Frantzia (%29), Alemania (33,9%), Italia (15,2%), Erresuma Batua (58,8%) eta Portugal (16,6%). Jaitsierak, Irlandan (%-50,9), Bulgarian (%14,8) eta Grezian (%-12,6), ez beste inon. 27-EBtik kanpo, nabarmen hazi dira ondoko estatuetarako esportazioak: Brasil (262,3%), AEB (113,9%) eta Turkia (73,9%).

Euskal AEKo esportazioak hein handi batean (%68) Europara doaz, eta horren barne, %90 27-EBra. Amerikak gure esportazioen %20 hartzen ditu, Asiak %7 eta Afrikak %4. Ozeaniak apenas hartzen dituen gure esportazioen %1.

Europar Batasunetiko inportazioak %15,5 hazi ziren. Bolumen eta urte arteko hazkundeagatik Alemania (%27,6) eta Frantzia (%26,4) nabarmentzen dira. Erresuma Batuak lehengoan dirau (%0,0) eta Italiatikoak jaitsi (%-10,2) egin dira. Munduko gainerakoan, Errusia (%105,5), Iran (%153,8) eta Txinatikoak (%17,4) nabarmentzen dira; aurreneko biak energetikoak dira garbiki.

Inportazioak Europatik (%70), Asiatik (%17), Amerikatik (%7) eta Afrikatik (%5) datoz. Ozeaniatikoak ezdeusak izan dira.

Muga-zergen sekzioen arabera, esportazioetan Metalak eta beren manufakturak nabarmentzen dira, dinamikoenak pisurik handienekoen artean: %40,8 hazi dira eta hiruhileko esportazio guztien %29 izan dira. Hazkunde garrantzitsuak izandako beste sekzio batzuk: Garraio materiala (25,2) eta Material elektrikoa (%16,2). Produktu mineralak %212,8 hazi dira, eta hiruhilekoan esportatutako guztiaren %9 izan dira. Muga-zerga sekzio garrantzitsuenen artean Plastiko eta kautxuak bakarrik izan dute urte arteko joera negatiboa (%-17,5).

Inportazioetan orokorrean hazkundeak daude, batez ere Produktu mineraletan (%54) eta Metalak eta beren manufakturetan (%45,8); bien artean inportazio guztien %63 hartzen dute. Garraio materiala (%-16,2) nabarmentzen da jaitsierak izandako sekzio bakanen artean.

Esportazio-hazkunde handiena Araban izan da. Hazkundea %50ekoa izan da 2011ko lehen hiruhilekoan, batez ere muga-zergen sekzio pisutsuenetan agertzen delarik: Garraio-materiala (%85,2)), Metalak eta beren manufakturak (%69,9) eta Plastikoak eta kautxua (%31,9); Material elektrikoan jaitsiera txikia (%-1,1). Arabako inportazioak %18,4 hazi dira; nabarmentzekoa da Metalen eta beren manufakturen igoera (%49,2).

Bizkaiko esportazioak %30,1 hazi dira aurreko urteko aldi beraren aldean. Produktu mineralak (%228,5), Material elektrikoa (%33) eta Metalak eta beren manufakturak (%26,1) nabarmentzen dira; denon artean inportazioen %67 dira. Garraio-materiala %8,8 jaitsi da Inportazioak %42,4 hazi ziren, igoerarik handiena erkidegoan, batez ere Produktu mineralengatik (%62,2) eta Metalengatik eta beren manufakturengatik (%48,6).

Gipuzkoako esportazioak %20,6 hazi dira urteko lehen hiruhilekoan; igoerarik txikiena hiru lurraldeen artean. Metalak eta beren manufakturak (%43,6), Material elektrikoa (%11,5) eta Garraio-materiala (%10,5) izan dira esportazioen hazkundean gehien eragin dutenak. Inportazioak %17 hazi ziren: Metalak eta beren manufakturak (%38,4), Material elektrikoa (%26,5), Papera eta haren manufakturak (%61,3) nabarmentzen dira. Produktu mineralak (%-45,6) eta Animalia-erreinuko produktuak (%-11) jaitsi egin ziren.

Euskal AEko kanpo-merkataritza. Hileko datuak (Joera)

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido Tel.:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Kanpo merkataritzaren estatistiken gaineko prentsa ohar gehiago Euskal AEko Kanpo merkataritzaren estatistiken gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioak %31,6 hazi ziren 2011ko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1er TRIMESTRE DE 2011
Eguneratze data : 
2011/06/07
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006970_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali