2011-06-03ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2011KO APIRILA

Euskal AEko industri jarduera %3,0 hazi da 2011ko apirilean

Aurreko hilabetearekin, 2011ko martxoarekin, alderatuta Euskal AEko industri produkzioa %0,5 jaitsi da

Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko industri produkzioa %3,0 hazi da 2011ko apirilean, 2010eko hilabete berarekin alderatuta betiere. Aurreko hilabetearen, hau da, 2011ko martxoaren aldean Euskal AEko industri produkzioa %0,5 jaitsi da, baina estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.

Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizea. Hilez-hilekoak. Urte arteko hazkunde-tasak. Egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Industri sektore nagusienak sailkatu ostean, 2011ko apirileko indizearen eta 2010eko apirileko indizearen bilakaeren artean alde nabarmenak eman dira sektore guztietan: ekipamenduko ondasunak eta tarteko ondasunak %4,8 igo dira (biak), baina energiak %1,7 egin du behera eta kontsumo-ondasunek %4,5. Azken hauen beherakada, batez ere, kontsumo-ondasun iraunkorren beherakadaren ondorioz (%12,9) gertatu da, kontsumo-ondasun ez iraunkorrek ere behera egin arren hauen jaitsiera txikiagoa izan baita (-%1,9).

2011ko apirileko hilabete arteko aldakuntzak (2011ko martxoaren aldean) ikur ezberdina izan du industriako sektore nagusietan. Ekipamenduko ondasunak %0,7 igo dira eta energia %0,5. Tarteko ondasunek, aldiz, %1,9 egin dute behera eta kontsumo-ondasunek %4,8; azken hauek, kontsumo-ondasun ez iraunkorrak %6,0 jaitsi direlako eta kontsumo-ondasun iraunkorrak %0,1 igo direlako.

2011ko apirilean (aurreko urteko hilabete beraren aldean) hazkunderik handienak izan dituzten sektore nagusiak makinak eta ekipoa eta materiala eta ekipo elektrikoa izan dira, %15,6 eta %14,5eko tasekin hurrenez hurren.

Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizea  Sektore nagusiak. Urte arteko hazkunde-tasak. A-38 sektorizazioa. Behin-behineko datuak

Bestalde, energia elektrikoa, gasa eta lurrina eta elikagaien, edarien eta tabakoaren industriak izeneko sektoreek urte batetik bestera %7,3 eta %7,2 egin dute behera, hurrenez hurren.

Lurralde historikoka, Industri Produkzioaren Indizeak urte batetik besterako apirilean izan duen bilakaera positiboa izan da hiru lurraldeetan. Araban %3,8 igo da, Bizkaian %1,4 eta Gipuzkoan %4,2. Gipuzkoan hilabete batetik besterako hazkunde tasa positiboa izan da: %0,1 igo da. Araban %2,2 egin du behera eta Bizkaian %0,3, 2011ko martxoaren aldean.

Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizea  Hazkunde-tasak. 2011 apirila (p)

Argibide gehiago eskuratzeko:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01. Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %3,0 hazi da 2011ko apirilean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
ABRIL DE 2011
Eguneratze data : 
2011/06/03
Hurrengo eguneratzea : 
2019/03/07
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006969_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali