HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Jaiotzak %3,8 ugaritu...

2011-06-17ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2010eko 4. hiruhilekoa

Jaiotzak %3,8 ugaritu ziren 2010eko laugarren hiruhilekoan

40 urtetik aurrera amatzen direnak gehiago dira 25 urtez beherakoak baino

2010eko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEn jaiotako haur kopurua 5.366koa izan zen, aurreko urteko aldi berean baino %3,8 gehiago, Eustaten datuen arabera. Horietatik 1.825 haur urrian jaio ziren, 1.703 azaroan eta 1.838 abenduan.

Jaiotzak lurralde guztietan ugaritu dira: Bizkaian 2.779 haur jaio ziren, %6,5 gehiago; Araban 816, %2,8 eta Gipuzkoan 1.771, %0,4, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

Jaiotza-hurrenkeraren arabera, erdiak baino gehiago (%55), 2.939 haur lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.954 (%36) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren; eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak 473 (%9) izan ziren.

Jaiotzak amaren adinaren arabera banatuz gero, ikusiko dugu 30-34 urteko amen taldea dela nagusi oraindik ere, haien artean izan baitziren erditzeen %41,6. Ondoren, goragoko taldea dago, hau da, 35-39 urte artekoa (%32,8); 25-29ko taldea beherago geratu da, erditzeen %13,2 ekarri baititu. 40 urte baino gehiagoko amak (%6,4), gehiago dira 25 urtez beherakoak (%6,1) baino.

Ama nerabeak (70 guztira, 19 urte edo gutxiagokoak) %1,3 izan ziren; aurreko urteko hiruhileko berean %1,1.

Ama ezkongabe kopurua igo egin da, %35

2010eko laugarren hiruhilekoan ezkontzaz kanpo jaioak %34,5 izan ziren, 2009koan baino ehuneko 2,3 puntu gehiago.

2010eko udazkeneko hiletan Euskal AEn amatutakoen arteko %16 atzerritarrak ziren. Ehuneko horren gainetik Araba, %23,7. Bizkaian %15,1 eta Gipuzkoan %13,8.

Amatzeko adina aldatu egiten da naziotasunaren arabera. Atzerritarrena, 29,2 urte batez beste; espainiarrena, 33,6.

Euskal AEn bizi den ama batengandik bizirik jaioak. Alderaketa taula.

graf0006999_02_e.png

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández Tel.:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEKo JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Jaiotzak %3,8 ugaritu ziren 2010eko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º TRIMESTRE 2010
Eguneratze data : 
2011/06/17
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/18
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006999_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali