2011-07-04ko prentsa-oharra

Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI) 2011ko 1. hiruhilekoa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2011ko lehen hiruhilekoan esportazioen prezio unitarioak %7,7 igo ziren urte arteko tasan

Inportazioetan prezioen igoera handiagoa izan zen, %19,2

2011ko lehen hiruhilekoan Euskal AEko bai esportazioen, bai inportazioen prezio unitarioak, Balio Unitarioaren Indizeetan eta urte arteko tasetan neurtuak, igo egin dira, Eustaten datuen arabera. Inportazioetan gehiago igo da (%19,2) esportazioetan (%7,7) baino.

Aurreko hiruhilekoaren aldean inportazio prezio unitarioen igoera (%7,5) handiagoa izan da, baita ere, esportazioena (%1,7) baino.

Euskal AEko kanpo-merkataritzako helburu ekonomikoaren araberako Balio Unitarioaren Indizeak.  2011ko 1. hiruhilekoa (%)
Iturria: Eustat. Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI)

Helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari begiratuz gero, Euskal AEko esportazio prezioaren urte arteko tasa-igoerak: Kontsumoko ondasunetarako %14,2 eta Bitarteko ondasunetarako, %8,6. Kapital ondasunek %2,2ko jaitsiera izan dute.

Euskal AEko inportazio-prezioen urte arteko tasetan jaitsiera dago Kapital ondasunetan, %7,4. Beste bi ondasun-motek igoerak dauzkate tasetan: %22,8 Bitarteko ondasunek eta %2,8 Kontsumoko ondasunek.

Gure ondasunak esportatzen diren eremu geografikoak aintzat hartuz, lehen hiruhileko honetako esportazio prezio unitarioak, lehengo urteko hiruhileko beraren aldean, handiagoak izan dira eremu guztietan. Igoera apalenak 27-EBn eta Euro-eremuan, %5,9 bietan. ELGEn %6,3 eta Munduko gainerakora bideratutako esportazioetan %10,9.

Inportazioetan prezio-hazkundea handiagoa izan da eremu guztietan; Munduko gainerakoa (%24,3) eta ELGE (%14,5) nabarmentzen dira.

Euskal AEko kanpo-merkataritzako Balio Unitarioaren Indizeak eremu geografikoen arabera. 2011ko 1. hiruhilekoa
Iturria: Eustat. Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI)

Aurreko hiruhilekoaren aldean, esportazio-tasak positiboak izan dira eremu geografiko guztietan, Munduko gainerakorakoak nabarmen (%5,0). Gainerako eremuetan, prezio igoerak Euro-eremuko %0,3 eta 27-EBko %0,9 artean dira.

Inportazioetan, unitate-balioaren indizeen tasa-hazkundeak orokorrak dira eta handiagoak esportazioetarakoak baino. ELGE (%6,2) eta Gainerako estatuak (%9,9) dira gehien igotzen direnak. Euro-eremuan (%2,2) eta 27-EBn (%2,9) apalagoak dira igoerak.

graf0007067_03_e.png

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido Tel.:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Prentsa-ohar gehiago Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Datu-bankua  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2011ko lehen hiruhilekoan esportazioen prezio unitarioak %7,7 igo ziren urte arteko tasan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak
Eragiketa kodea : 
182532
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1º TRIMESTRE DE 2011
Eguneratze data : 
2011/07/04
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/27
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0007067_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali