HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Bi haur baino gehiago...

2011-06-20ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko BIZTANLERIAREN ETA ETXEBIZITZEN ESTATISTIKA 2006. Ugalkortasuna

Bi haur baino gehiago dauzkaten emakumeen portzentajea jaitsi egin da

Emakumeko batez besteko haur kopurua 1,4ra jaitsi da

2006ko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Estatistikatik Eustatek landutako datuen arabera, 15 urte eta gehiagoko emakumeen bi haur baino gehiago dauzkatenen portzentajea 1996ko %22,4tik 2006ko %18,3ra jaitsi da. Jaitsi dira bai 3 haur edukitako emakumeak (%10,9 2006an, %12,1 1996an), bai 4 edo gehiago edukitakoak (%7,4 2006an, %10,3 hamar urte lehenago).

2006an Euskal AEko 15 urte baino gehiagoko emakumeek batez beste 1,4 haur zeuzkaten; 1996an 1,5. 40 urte baino gehiagoko emakumeak aintzat harturik, emakumeko 2 dira; 2,4 1996an.

Heltzen bazaio batez besteko haur-kopuruari amen belaunaldiaren arabera, 1940an jaiotako emakumeengana -2006an 66 urte edo gehiago- iritsi arte batez besteko haur kopurua 2,48 zen. Emakumeko batez besteko haur kopurua jaitsiz joan da belaunaldietan zehar. 1941 baino lehenago jaioentzat 2,48 eta 1,35 1961 eta 1965 artean jaioentzat.

15 urte eta gehiagoko ia hiru emakumetatik bi ama dira

Euskal AEn 15 urte eta gehiagoko 954.000 emakume bizi dira; 621.000 ama dira, ia hirutik bi.

40 urte eta gehiagoko emakumeen artean, ugalkortasunari begira jarduerarekiko harremanaren arabera, batez besteko haur kopurua berbera da okupatu zein langabeentzat; ez-aktiboekiko, 0,7 haur gutxiago dituzte.

graf0007002_01_e.png

40 urte eta gehiagoko emakumeen arteko batez besteko haur kopuruari ikasketa-mailaren arabera begiratuz gero, goi-mailako ikasketak dituztenen ugalkortasuna txikiagoa da.

40 urte eta gehiagoko emakumeen batez besteko haur kopurua, jaiotza-urtearen eta ikasketa-mailaren arabera

Zenbait belaunalditan, goi-mailako ikasketak dituzten emakumeek ia 0,5 haur gutxiago izan dituzte, gutxiago ikasi dutenek baino. Orokorrean batez besteko haur kopurua jaitsi den bezalaxe, batez besteko haur kopuruen arteko aldeak ere jaitsiz joan dira, eta alde horiek askoz txikiagoak dira emakume gazteagoen belaunaldietan, alegia 1961 eta 1965 artean jaiotakoentzat.

Euskal AEko hiru lurraldeetan emakumeek, batez beste, 2 haur edukitzen dituzte, baina eskualdeei begiratuz gero badago alderik. Arabako mendialdea (2,3) eta Goierri (2,2) nabarmentzen dira. Plentzia-Mungia (1,9) da emakumeko batez besteko haur kopurua Euskal AEko batez bestekoaren azpitik dagoen eskualde bakarra.

Donostiak du, hiriburuen artean, emakumeko batez besteko haur-kopururik txikiena

Gasteizen emakumeko batez besteko haur-kopurua 2 da; 1,9 Bilbon eta 1,8 Donostian, beti ere 40 urte eta gehiagoko emakumeen artean.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Ana Miranda Liguerzana Tel.:+34-945-01 75 34 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Estatistika 2006. Prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Estatistika 2006. Datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bi haur baino gehiago dauzkaten emakumeen portzentajea jaitsi egin da

Eragiketa : 
Biztanleriaren eta etxebizitzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010123
Periodikotasuna : 
Bost urtekoa
Denbora arloa : 
ESTADÍSTICA DE POBLACIÓN Y VIVIENDAS DE LA C.A. DE EUSKADI 2006. Fecundidad
Eguneratze data : 
2011/06/20
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0007002_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali