2011-06-22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2011KO MAIATZA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Bidaiarien sarrerak %1 gehitu ziren Euskal AEn 2011ko maiatzean

Gaualdiak %1 handitu ziren 2010eko maiatzaren aldean

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak: 2011ko maiatzean, 203.918 bidaiari-sarrera erregistratu ziren, aurreko urteko hil berean baino 1.682 sarrera gehiago, %1eko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %2 hazi dira Araban eta %1 Gipuzkoan. Bizkaian aldaketarik ez (%0).

Estatutik etorritako bidaiarien sarrerek %1eko jaitsiera izan dute eta atzerritik etorritakoenek %4ko igoera. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua proportzio berean (%-1) jaitsi da hiru lurraldeetan: Hiru lurraldeetara etorri da atzerritar gehiago: Arabara %10, Bizkaira %2 eta Gipuzkoara %5.

Estatutiko bidaiarien artean Madril, Aragoi, Balear uharte, Gaztela-Mantxa, Nafarroa eta Euskal AEtik bertatik etorritakoak ehuneko handiago batez ugaritu dira; jaitsi egin dira Katalunia, Andaluzia, Valentzia eta Galiziatik etorritakoak. Atzerritarren artean, goraka: AEB-Kanada, Iberoamerika, Herbehereak, Italia eta Batasunekoa ez den Europa, besteren artean. Beheraka, batez ere: Erresuma Batua, Portugal, Irlanda.

2011ko maiatzean erregistraturiko gaualdiak 375.481 dira, hau da, iazko maiatzaren aldean %1eko igoera, 5.038 gaualdi gehiago. Gaualdiak %3 igo dira Araban, %2 Gipuzkoan; Bizkaian %0.

Batez besteko egonaldia 2010eko maiatzeko 1,83 egunetik aurtengo 1,84 igo da, Euskal AErako bere osotasunean. Araban eta Gipuzkoan batez besteko egonaldia hazi egin da eta Bizkaian aldaketarik ez. Araban 2010eko maiatzeko 1,73 egunetik aurtengo 1,76ra; Gipuzkoan 1,84tik 1,87ra. Bizkaian 1,85 egun, lehengo urteko maiatzean bezalaxe.

Plazakako betetze-maila %3 igo da; 2011ko maiatzean %45,61. Igoera %8 izan da Araban eta %4 Gipuzkoan; betetze-mailak, %40,31 Araban eta %48,81 Gipuzkoan. Bizkaian plazakako betetze-maila oso gutxi aldatu da. 2010eko maiatzean %44,93, aurten %45,03.

NEKAZARITZA-TURISMOA

Sarrerak %1 eta gaualdiak %0,0 igo dira Euskal AEn 2010eko maiatzaren aldean

Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetako bidaiari-sarrerak: Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan, 9.850 bidaiari-sarrera zenbatu ziren joan den maiatzean, aurreko urteko hil berean baino %1 gehiago: %21 gehitu ziren Gipuzkoan; %-16 Araban, eta %-14 Bizkaian. Estatutiko bidaiariak %1 murriztu ziren Euskal AEn: %10 Araban, eta %19 Bizkaian; Gipuzkoan %17 igo. Euskal AEn %15 atzerritar gehiago izan da: Araban dezente murriztu dira; Gipuzkoan eta Bizkaian (ehunekoak aintzat hartuta) nabarmen egin dute gora.

Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 21.359 izan dira maiatzean, lehengo urteko hil berean bezalaxe ia. Urte arteko hazkunde-tasak negatiboak izan dira Araban (%6) eta Bizkaian (%7). Gipuzkoan %8 hazi dira.

Bidaiariko batez besteko egonaldia gutxitu egin zen Euskal AE osoan, 2010eko maiatzaren aldean: duela urtebete 2,19 egun; azken maiatz honetan 2,17. Araban %12 igo da: 2010eko maiatzeko 2,03 egunetik aurtengo 2,27ra. Gipuzkoan 2010eko maiatzeko 2,36tik aurtengo 2,09ra. Bizkaian 2,07tik aurtengo 2,24ra.

Plazakako betetze-maila, azkenik, %3 jaitsi da, %17,61etik %17,12ra, Araban (%-13) eta Bizkaian (%-8) izandakoen ondorioz; Gipuzkoan %5 hazi da.

Euskal AEko hotel eta nekazalturismoko establezimenduak Hileko emaitzak

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %1 gehitu ziren Euskal AEn 2011ko maiatzean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
MAYO de 2011
Eguneratze data : 
2011/06/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/25
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0007009_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali