HomeGaiakEnpresakPrentsa Oharrak Euskal AEko merkataritza...

2011-07-18ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA (IGI) 2011. urtea

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko merkataritza elektronikoak diru-kopuru gehiago izan du 2010ean, baina enpresa kopurua egonkor mantendu da

Merkataritza elektronikoaren salmenta guztiak gehitu dira (%18,5), baita erosketak ere (%14,2), 8.773,6 eta 5.284,8 milioi euro hurrenez hurren

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko merkataritza elektronikoak kopuru ekonomikoak aztertuta hazten jarraitu du, horretan parte hartzen duen enpresa kopurua konstante mantendu arren (+0,2 puntu). 2010. urtean sarearen bidez edo bestelako sistema elektronikoen bidez (mezu elektronikoa, EDI datu elektronikoen trukea, etab.) egindako negozio zifra 8.773,6 milioi eurokoa izan da salmenta elektronikoei dagokienez, eta 5.284,8 milioi eurokoa erosketei dagokienez.

Aurreko urtearen aldean, kopuru horiek %18,5 gehitu dira merkataritza elektroniko bidezko salmentei dagokienez eta %14,2 sistema hori erabilita egindako erosketei dagokienez Euskal AEko enpresetan.

Merkataritza elektroniko bidez egindako erosketak eta salmentak, lurraldearen eta enplegu-geruzaren arabera

Kopuru absolututan, eta lurralde historikoak aztertuta, Bizkaian egin da erosketa gehien; eta salmentetan Araba eta Bizkaia dira oraindik nagusi. Establezimenduen tamainari dagokionez, 10 langile edo gehiagoko enpresek erabili zuten sarrien merkataritza elektronikoa.

Merkataritza elektronikoa egiten duten Euskal AEko enpresak: 2010. urtean oso gutxi gehitu da merkataritza elektronikoa erabili duen Euskal AEko enpresa kopurua (ehunekoa): 0,2 puntu gehitu da. Gaur egun %15,1ak erabiltzen du sistema hori. Enpresek batez ere erosketak egiten dituzte (%14,2) eta gutxi batzuek salmentak (%3,9).

Kopuru ekonomikoak kontuan hartuta, salmenta elektronikoak erosketa elektronikoak baino askoz gehiago izan dira; alabaina, saltzen dutenak baino askoz gehiago dira bide elektronikoz erosten duten enpresak.

Merkataritza elektronikoa egiten duten establezimenduen bilakaera %

Euskal AEn merkataritza elektronikoan ibili diren establezimenduak 28.000 inguru izan dira. Horietan, modu elektronikoan egin dituzten erosketak euren erosketa guztien %28,1 izan dira. Salmentak, berriz, salmenta guztien %38,6 izan dira.

Baina kopuruak bestelakoak dira enpresaren tamaina kontuan hartuz gero. 10 langile edo gehiagoko enpresen %23k egiten du merkataritza elektronikoa, aurreko urtearen aldean 0,6 puntu murriztuta; baina erosketak eta salmentak egiten dituzten enpresak bereiziz gero, bien ehunekoek egin dute gora. Atal honetan ere askoz gehiago dira erosketa elektronikoak egiten dituztenak (%20,3) eta gutxiago dira salmenta elektronikoak egiten dituztenak (%8,5).

2010eko salmenta elektronikoak, erabilitako bitartekoaren arabera (%)

Erosketa elektronikoak egiteko bitartekoei dagokienez, %38,2 norberaren webgunearen bidez egin dira, %37,0 posta elektronikoz egin dira (e-mail) eta gainerakoak (%24,8) EDIren eta beste sare batzuen bidez. Bestalde, salmenta elektronikoen %49,6 EDI eta beste sare batzuen bidez egin dira, %23,9 posta elektronikoaren bidez eta %26,5 norberaren webgunearen bidez.

2010ean merkataritza elektronikoaren bidezko salmentak izan dituen bezero motari dagokionez, salmenta elektroniko guztien %86,7 beste enpresa batzuentzat izan da (B2B izeneko merkataritza), %12,5 kontsumitzaile partikularrentzat izan da (B2C) eta gainerako %0,8 beste bezero batzuentzat, herri administrazioarentzat esate baterako (B2G).

2010eko salmenten helburua, bezero-motaren arabera

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus Harremanetan jartzeko pertsona: Juan Luis López González Tel.:+34-945-01 75 08 Faxa:+34-945-01 75 01 EUSKAL AEko INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA (IGI)-Enpresak inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago EUSKAL AEko INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA (IGI)-Enpresak inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko merkataritza elektronikoak diru-kopuru gehiago izan du 2010ean, baina enpresa kopurua egonkor mantendu da

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Eragiketa kodea : 
223002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN -ESI- Empresas Año 2011
Eguneratze data : 
2011/07/18
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0007097_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali