2011-07-05eko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2011ko MAIATZA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industri jarduera %4,1 hazi zen 2011ko maiatzean

Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2011ko apirilarekin alderatuta %0,2 igo zen

Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko industri produkzioa %4,1 hazi da 2011ko maiatzean 2010eko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %0,2 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, 2011ko apirilarekin alderatuta.

Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizea. Hilez-hilekoak. Urte arteko hazkunde-tasak. Egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2011ko maiatzeko indizearen bilakaerak alde nabarmenak erakusten ditu, 2010ekoaren aldean. Energia %1,8 jaitsi da, Bitarteko ondasunak %4,0 hazi, Ekipo-ondasunak %9,1 hazi eta Kontsumo-ondasunak %0,7 jaitsi. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %1,4 jaitsi dira eta Kontsumo-ondasun iraunkorrak %1,6 hazi.

2011ko maiatzeko hil arteko aldakuntzan, 2011ko apirilaren aldean, alde nabarmenak dira industria talde handien artean. Ekipo-ondasunak %1,0 igo dira, Bitarteko ondasunak %0,4. Kontsumoko ondasunak, guztira, %1,0 igo dira; Kontsumo iraunkorreko ondasunak %4,3 hazi dira eta ez- iraunkorrekoak %0,1. Energia, berriz, %1,3 jaitsi da.

2011ko maiatzean hazkunderik handienak izandako sektoreak, aurreko urteko hil beraren aldean, Garraio materiala (%15,9) eta Makineria eta ekipoa (%16,9) izan dira.

Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizea  Sektore nagusiak. Urte arteko hazkunde-tasak. A-38 sektorizazioa. Behin-behineko datuak

Berriz, Material eta ekipo elektrikoa urte arteko %5,5 jaitsi da eta Elikadura-industriak, edariak eta tabakoa %2,8.

Maiatzeko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Araban (%8,5) eta Gipuzkoan (%6,5); Bizkaian %0,7 jaitsi da. 2011ko apirilaren aldean: Araban %3,6; Bizkaian %-1,3; Gipuzkoan %-0,2.

Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizea  Hazkunde-tasak. 2011 maiatza (p)

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua

Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %4,1 hazi zen 2011ko maiatzean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
MAYO DE 2011
Eguneratze data : 
2011/07/05
Hurrengo eguneratzea : 
2019/05/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0007068_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali