2011-06-23ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI). 2011ko maiatza

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Industri prezioak %0,5 jaitsi ziren 2011ko maiatzean aurreko hilaren aldean

Aurreko urtearen aldean, %7,4koa izan zen hazkundea

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioen indizea %0,5 jaitsi zen 2011ko maiatzean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan hartuta, maiatzeko urte arteko tasan (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %7,4ko hazkundea dago.

Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen abenduko urte arteko tasak.  Behin-behineko datuak

Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2011ko maiatzean, “Elikadura industriak, edariak eta tabakoa” (%2,6), “Garraio materialaren fabrikazioa” (“0,9), eta “Kimika-industria” (%0,3) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Bestalde, prezioetan jaitsierak izan zituzten sektoreak honakoak izan ziren: “Kokeriak eta petrolioa fintzea (% -5,2), “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (%-1,5), eta “Erauzketa industriak” (%-1,4).

Urte arteko aldian, hots, 2011ko maiatzean, 2010ekoaren aldean , prezio-hazkunderik handienak honako adar hauek izan dituzte: “Kokeriak eta petrolio-fintzea (%19,0), “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (%18,2), eta “Elikagintza-industriak, edariak eta tabakoa” %(7,9). Prezioetan jaitsierak izandako sektore bakarra, “Erauzketa industriak” (%-8,4).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, aurreko hilaren aldean, prezioak Energiaren sektorean bakarrik jaitsi ziren (%3,7). Ekipo-ondasunen prezioak %0,3 igo ziren, Bitarteko ondasunenak %0,1 eta Kontsumo-ondasunenak %0,3. Horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %0,4 igo ziren, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenetan aldaketarik ez (%0,0) aurreko hilaren aldean.

Ondasun-talde handi horietako prezioen bilakaerak goranzkoak dira urte arteko aldian. Energiaren prezioak %18,7 igo ziren, Bitarteko ondasunenak %7,0, Ekipo-Ondasunenak %1,7 eta Kontsumo-Ondasunenak %2,7. Azken hauen artean, %3,6 igo dira Kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta %0,5 Kontsumo-ondasun iraunkorrenak.

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA. EUSKAL AE. DATU AURRERAPENA. 2011ko MAIATZA

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Industri Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak %0,5 jaitsi ziren 2011ko maiatzean aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0007011_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali