2011-07-19ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA), 2011ko 2. HIRUHILEKOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Lanean dagoen biztanle kopurua %0,3 igo da eta langabezia tasa %10,9koa izan da 2011ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEn

3.200 landun gehiago izan da

Eustaten datuen arabera, 2011ko bigarren hiruhilekoan Euskal AEko lan-merkatuan 943.200 landun izan dira; hau da, aurreko hiruhilekoaren aldean 3.200 landun gehiago izan da –hiru hamarren gehiago-. Bestalde, Euskal AEko langabezia tasa %10,9 izan da, 2011ko lehenengo hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,2 puntu handiagoa.

Landunen eta langabetuen bilakaera aztertuta, aktibotasun tasa %56,6 izan da urte honetako bigarren hiruhilekoan, hots, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,3 puntu handiagoa.

Okupazioaren gehikuntzak batez ere emakumeengan izan du eragina: aurreko hiruhilekoan baino 2.200 emakume eta 1.000 gizon gehiago egon dira lanean. Araban izan da landun kopuruaren gehikuntzarik handiena, 4.200 enplegu garbi gehiago; gero Gipuzkoan, 1.300 landun gehiago. Azkenik, Bizkaian 2.300 enplegu garbi gutxiago izan da.

Zerbitzuen sektorean eta eraikuntzan lanpostuak berreskuratu dira, baina nekazaritza eta industria sektoreetan lanpostuak galdu dira

Zerbitzuen sektorean 4.600 enplegu garbi gehiago izan da, eta eraikuntzan 1.400. Alabaina, industrian 1.600 enplegu gutxiago izan da eta nekazaritzan 1.300 gutxiago.

Enplegu tasa (hau da, 16 eta 64 urte arteko pertsona guztiak kontuan hartuta landunak direnen ehunekoa) %64,9 izan da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,3 puntu altuagoa alegia. Gizonezkoen kasuan tasa hori %70,2 izan da eta emakumezkoen kasuan %59,5.

Lurralde historikoetan, enplegu tasarik altuena Gipuzkoan eman da (%68,1), aurreko hiruhilekoaren aldean 0,4 puntu altuagoa; gero bigarren tasarik altuena Arabak izan du (%66,1), ehuneko 1,6 puntu altuagoa; eta azkenik Bizkaiak tasarik txikiena izan du (%62,6), azken hiruhilekoan bi hamarren txikiagoa.

Lan-kontratu mugagabeko 12.500 soldatapeko gutxiago izan da, horrela guztira 602.600 izan dira; aldi baterako kontratua duten soldatapekoak (kontraturik ez dutenak barne) 18.700 gehiago izan dira, beraz, guztira 181.100 izan dira.

Zenbatespenen arabera, 2011ko bigarren hiruhilekoan gutxi gorabehera Euskal AEko 847.200 etxetan bizi diren pertsonen ia herenak ez dira aktiboak izan (aurreko hiruhilekoan baino 900 gehiago). Hamar familiatik ia seitan etxeko pertsona aktibo denek izan dute lana, datu horren arabera aurreko hiruhilekoan baino 3.400 familia gutxiagotan gertatu da hori; gainera, pertsona aktibo denak langabezian dituzten 35.800 familia izan dira (guztirakoaren %4,2).

Biztanleria okupatuaren joera, 1985etik. Euskal AE. (Milakotan)

Langabezia tasa % 10,7tik % 10,9ra igo da

Urteko bigarren hiruhileko honetan, Euskal AEko langabetu kopurua 114.900 izan dela zenbatetsi da, aurreko hiruhilekoan baino 1.800 gehiago. Lan bila ari diren, lana bilatzeko kudeaketa aktiboak egiten dituzten eta lanerako prest dauden pertsonak jotzen dira langabetutzat. Bigarren hiruhilekoan, gizonezkoen artean 60.400 langabetu egon dira, hau da, 4.400 gutxiago; eta emakumezkoen artean 6.200 langabetu gehiago egon da (guztira 54.500).

2011ko bigarren hiruhilekoko datuen arabera aldi horretako langabezia tasa %10,9 izan da, aurreko hiruhilekoan baino 0,2 puntu handiagoa. Gizonezkoen langabezia tasa %10,5era jaitsi da (ehuneko 0,7 puntu gutxiago) eta emakumezkoena 11,3ra igo da (%1,1 puntu gehiago). Gazteen langabezia tasa da oraindik altuena (%23,7); aldi honetan, 16-24 urte bitarteko 12.600 gazte aktibo langabezian geratu dira.

Lurralde historikoka, Bizkaian langabetu kopuruak gora egin du (+6.700 pertsona) aurreko hiruhilekoaren aldean, eta langabezia tasa %13,3 izan da. Gipuzkoan 28.600 langabetu izan dira; beraz, lurralde honetan 1.200 pertsona gutxiago egon da langabezian, tasa hori %8,4an utziz. Araban 3.700 langabetu gutxiago egon da eta langabezia tasa %7,4koa izan da.

EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2011ko maiatzean 27 kideko Europar Batasunean langabezia tasa %9,3 izan da eta Espainian %20,9.

Azken urtean 19.900 langabetu gehiago izan da Euskal AEn

Euskal AEko landun kopurua 2010eko bigarren hiruhilekoaren aldean 7.800 pertsona gutxiagokoa izan da –0,4 puntu–. Beherapen hori gizonezkoen artean izan da nagusi, 9.600 enplegu gutxiagorekin; emakume landunen artean 1.800 gehiago izan dira.

Langabezia tasa ehuneko 1,8 puntu gehitu da azken urtean (%9,1etik %10,9ra); beraz, 19.900 langabetu gehiago egon da Euskal AEn, 2010eko bigarren hiruhilekoko datuekin alderatuta. Lurraldeka, Bizkaian ehuneko 3,2 puntu gehitu da langabezia tasa eta Gipuzkoan 0,9 hamarren; Araban, aldiz, langabezia tasa 2010eko hiruhileko berekoa baino 1,5 puntu txikiagoa izan da.

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA)

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus Harremanetan jartzeko pertsona: Pilar Martínez Rollón Tel.: +34-945-01 75 31 Faxa: +34-945-01 75 01 (BJA) Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago (BJA) Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Lanean dagoen biztanle kopurua %0,3 igo da eta langabezia tasa %10,9koa izan da 2011ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEn

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º TRIMESTRE DE 2011
Eguneratze data : 
2011/07/19
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/18
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0007099_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali