2011-07-12ko prentsa-oharra

INFORMAZIO GIZARTEAREN INKESTA/EUSKAL AEKO FAMILIAK - 2011

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Prentsa digitalak, posta elektronikoak eta gizarte sareek hartzen dituzte web bisitatuenen zerrendako lehen postuak 2011an

Gizarte sare birtualak sendotu egiten dira lehen postuetan: ”facebook.com” eta “tuenti.com” laugarren eta bosgarren dira

Euskal AEn normalean Interneten aritzen diren pertsonek aurrena komunikabideetara jotzen dute, ondoren posta elektronikora, gizarte sareetara, instituzioen orrietara, bankuetara, aisia eta bidaietara, Eustaten 2011ko datuen arabera.

Web orri bisitatuena “hotmail.com” da; Internet erabiltzaileen artean %10ek jotzen dute bertara, 154.500 aipamen guztira. Bigarrenera pasarazten du “elcorreodigital.com” aurten arte liderra, 154.300 aipamen, %10. Hurren aipatuenak “diariovasco.com” %7,2, eta “marca.es” %4,2, dira.

“facebook.com” orriaren sendotzea nabarmentzekoa da, laugarren dago, 105.100 aipamen eta kuotaren %6,8; 2010. urtean baino 63.800 bisita gehiago. “tuenti.com” bosgarren dago, 80.000 sarrera. Bisitatuenen artean “gmail.com” sartu da; zazpi postuz aurreratu da, orain 8. dago.

Banku elektronikoek eta erakunde-orriek beren postuei eusten diete, web bisitatuenen artean, 2011n

Orri bisitatuenen artean bankuek bezeroei eskainitakoak daude: “kutxa.net”, bisiten %2,1, hamabigarren da; “bbk.es” %1,6 eta “cajalaboral.es” %1,5.

Eusko Jaurlaritzaren orriak, “euskadi.eus” ,aipamenen %2,3 ditu, 36.100 bisita, hamargarren rankinean. Aipatzekoa da lehen 30 postuetan nola sendotu diren Euskal Administrazioarekin erlazionatutako orriak, esaterako,“gipuzkoa.net”, “bizkaia.net”, “alava.net” eta “osakidetza-svs.org”.

Aipatu behar da enpleguarekin lotutako weben aurrerapena: “infojobs.net” 20.enetik 13.era pasatu da; “lanbide.net” 25.etik 15.era; “infoempleo.com” 46.etik 25.era eta “redtrabaja.es”, zeina ez zen aipatzen lehen eta orain 61. den.

Euskadiko Internet erabiltzaileen artean ia %98k “Google” bilatzailea erabiltzen du

Google da Euskal AEko Internet erabiltzaileen bilatzaile kutuna; gainerakoak bazterrera bultzatu ditu. Kolektibo honen %97,5ek, 15 urte eta gehiagoko 1.062.000 internautak baino gehiagok, Google dute erreferentzia; %1,3k Yahoo eta %1,2k besteren bat. Google-ren erabiltzaileak, 2011an, lehen baino 73.300 pasa gehiago dira.

graf0007080_01_e.png

Internet erabiltzaile gizonezkoak emakumeak baino gehiago dira hiru euskal hiriburuetan

Euskal AEko 15 urte edo gehiagoko Interneten erabiltzaileak, 2011ko lehen hiruhilekoan, biztanleen %56,8 ziren. Gizon internautak gehiago dira emakumeak baino hiru hiriburuetan eta eskualde guztietan, Arabako mendialdean izan ezik.

Bilbon da genero-alderik handiena (ehuneko 7,2 puntu); gizonen arteko %61,6, emakumeen arteko %54,4. Donostian 7 puntukoa da aldea: gizonen %63,8, emakumeen %56,8. Gasteizen txikiagoa, 3,9 puntu: gizonen %58,3, emakumeen %54,4.

Donostian (%60) da hiriburuen artean, internauten portzentajerik handiena

Donostia -15 urte eta gehiagoko pertsonen %60- dugu aurrena internauten kopuruan. Gasteizen %56,3 dira eta Bilbon %54,6.

Bizkaian Plentzia-Mungia (%62,4), Gipuzkoan Urola-Kosta (%60,1) eta Araban Lautada (%56,5) dira internautik gehien izandako eskualdeak.

Gutxien dituztenak: Deba-barrena (%55,3) Gipuzkoan, Markina-Ondarroa (%52,6) Bizkaian eta Arabako mendialdea (%40,5).

Euskal AE osoan Plentzia-Mungiak, Bizkaian, du internauta-portzentajerik handiena, %62,4. Kontrako aldean, portzentajerik txikiena (%40,5), Arabako mendialdean.

Gipuzkoak du eskualde arteko orekarik handiena, eta alderik handienak, Arabak. Arabako mendialdean internautak %40,5 dira, Lautadan (%56,5) baino 16 puntu gutxiago.

For further information:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel: +34-945-01 75 00 Fax:+34-945-01 75 01 E-mail: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Pilar Martínez Rollón Tel:+34-945-01 75 31 Fax:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta familiei- prentsa ohar gehiago Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta familiei- datu bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Prentsa digitalak, posta elektronikoak eta gizarte sareek hartzen dituzte web bisitatuenen zerrendako lehen postuak 2011an

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak
Eragiketa kodea : 
220122
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN A FAMILIAS DE LA C.A. DE EUSKADI 2011
Eguneratze data : 
2011/07/12
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0007080_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali