HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak 2011ko ekainean %8 bidaiari...

2011-07-20ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2011KO EKAINA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2011ko ekainean %8 bidaiari gehiago etorri da Euskal AEra

2010eko ekainarekin alderatuta, gaua igaro dutenen kopurua %6 gehitu da

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak: Eustaten datuen arabera, 2011ko ekainean 220.414 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal AEko hotel-establezimenduetan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino 15.618 gehiagok; horrenbestez, %8ko gehikuntza izan da. Arabara heldutako bidaiarien kopurua %4 gehitu da, Bizkaira heldutakoen kopurua %6 eta Gipuzkoara heldutakoena %12.

Estatutik etorritako bidaiari kopuruak %6 egin du gora, eta atzerritik etorritakoen kopuruak %11. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua hiru lurraldeetan gehitu da. Araban %7 gehitu da kopuru hori, Bizkaian %2 eta Gipuzkoan %10. Bizkaira etorritako atzerritar kopurua gehitu egin da (%13), baita Gipuzkoara etorritakoena (%15) ere; baina Arabara etorritako atzerritar kopuruak %6 egin du behera.

Estatuko bidaiarien artean, gehitu egin dira honakoetatik etorritako bidaiarien ehunekoak: Errioxa, Aragoi, Gaztela eta Leon, Katalunia eta Euskal AE. Baina bidaiari gutxiago etorri dira Madril, Andaluzia, Asturias, Galizia eta Kantabriatik, besteak beste. Atzerritarren artean, Frantziatik, Iberoamerikatik, Alemaniatik, USA-Kanadatik eta Italiatik etorritako bidaiari kopuruak gora egin du; baina behera egin du Portugal, Belgika, Finlandia eta Greziatik etorritakoen kopuruak.

2011ko ekainean 406.514 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko ekainarekin alderatuta gaua igaro dutenen kopurua %6 gehitu da, guztira ia 24.237 gau gutxiago igaro baitituzte. Igarotako gauek urte batetik bestera bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Araban %3 gehitu da kopuru hori, Bizkaian %5 eta Gipuzkoan %9.

Batez besteko egonaldiaren iraupenak pixka bat behera egin du Euskal AE osoan eta 2010eko ekainaren aldean: 1,87 eguneko egonaldia eman zen 2010eko ekainean eta urte honetako ekainean 1,84 egunekoa. Lurraldeka, Araban 1,79tik 1,78ra jaitsi da egun kopurua; Bizkaian 1,82 egunetik 1,81 egunera eta Gipuzkoan 1,96tik 1,91 egunera.

Plazen okupazio mailak %5 egin du gora, 2011ko ekainean %50,38koa izan baita. Gorakada horrek hiru lurraldeetan izan du eragina: Araban %5 igo da, Bizkaian %3 eta Gipuzkoan %8. Arabako okupazio maila 2010eko ekaineko %41,51tik 2011ko ekaineko %43,53ra igaro da; Bizkaian %46,32tik %47,68ra igo da eta Gipuzkoan 2010eko ekaineko %53,07etik urte honetako ekaineko %57,25era.

NEKAZARITZA-TURISMOKO ESTABLEZIMENDUAK

Euskal AEra etorritako bidaiari kopurua eta igarotako gau kopurua % 16 igo dira, 2010eko ekainarekin konparatuta

Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetako bidaiari-sarrerak: Ekainean 11.919 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan, aurreko urteko hilabete berean baino %16 gehiagok. Araban (%13) eta Gipuzkoan (%33) emaitza positiboak izan dira, baina Bizkaian kopuruak %3 egin du behera. Estatutik etorritako bidaiari kopurua %11 igo da Euskal AEn: %7 igo da Araban eta %23 Gipuzkoan, baina Bizkaian %2 jaitsi da. Euskal AE osoan %73 atzerritar gehiago izan da; Bizkaian %8 gutxiago izan da baina Araban eta Gipuzkoan horien ehunekoak nabarmen egin du gora.

Ekainean 28.332 gau igaro dituzte bidaiariek Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan; honek %16ko gehikuntza ekarri du aurreko urteko kopuruen aldean. Urtetik urterako hazkunde-tasak positiboak izan dira Araban (%30) eta Gipuzkoan (%26); Bizkaian, ordea, %6 murriztu da tasa hori.

Bidaiari bakoitzaren batez besteko egonaldia berdin mantendu da Euskal AE osoan, 2010eko datuekin alderatuta; hain zuzen, aurreko urteko ekaineko 2,38 egunak eman dira orain ere. Lurraldeka Arabako gorakada handia nabarmendu behar da (%15); lurralde honetako bidaiari bakoitzaren batez besteko egonaldia 2,10 egunekoa izan da 2010eko ekainean eta urte honetako ekainean 2,42 egunekoa. Bizkaian %3 gutxitu da batez besteko egonaldia; aurreko urteko ekainean 2,28 egunekoa izan zen eta 2011ko ekainean 2,21 egunekoa. Gipuzkoan ere behera egin du egonaldiak, %5; izan ere, aurreko urteko 2,59 egunetik urte honetako ekaineko 2,45 egunera igaro baita.

Plazen okupazio mailak %13 egin du gora; %20,79ko okupaziotik %23,42ko okupaziora igaro da, Araban (%17) eta Gipuzkoan (%24) okupazioak gora egin duelako. Bizkaian, aldiz, %6 egin du behera okupazioak.

Euskal AEko hotel eta nekazalturismoko establezimenduak Hileko emaitzak

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01. ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2011ko ekainean %8 bidaiari gehiago etorri da Euskal AEra

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JUNIO de 2011
Eguneratze data : 
2011/07/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/25
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0007100_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali