2011-07-21eko prentsa-oharra

EUSKAL AEko INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2011KO EKAINA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2011ko ekainean industriako prezioek %0,3 egin dute gora, aurreko hilabetearen aldean

Aurreko urtearekin konparatuta, %7,2ko igoera izan da

EUSTATen datuen arabera, Euskal AEko industri prezioen indizea %0,3 igo da 2011ko ekainean, aurreko hilabetearen aldean. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen ekaineko urte arteko tasak %7,2ko hazkundea izan du.

Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen abenduko urte arteko tasak.  Behin-behineko datuak

Sektoreen azterketa sakonagoa egin ostean ikusi da 2011ko ekainean, eta aurreko hilabetearen aldean, hauexek izan direla inflazio handiena izan duten arloak: “energia elektrikoa, gasa eta lurrina” (%1,8), gero “material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa” (%0,6) eta “industria kimikoa” (%0,5), igoera txikiagoekin. Prezioen beherakada handiena izan duten arloak, aldiz, hauek izan dira: “erauzteko industriak” (-%0,5) eta “koke lantegiak eta petrolioa fintzekoak” (-%0,2).

2010eko ekainetik 2011ko ekainera arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko arloetan eman dira: “energia elektrikoa, gasa eta lurrina” (%19,2), “koke lantegiak eta petrolioa fintzekoak” (%17,7) eta “elikagaien, edarien eta tabakoaren industriak” (%8,2). Bestalde, prezioetan beherakada izan duen sektore bakarra “erauzteko industriena” izan da (-%8,3).

Ondasunak xede ekonomikoaren arabera sailkatuz gero, eta aurreko hilabetearekin alderatuta, sektore guztietan igo dira prezioak; energiak %0,6 egin du gora, ekipamenduko ondasunek %0,4, tarteko ondasunek %0,2 eta kontsumo-ondasunen multzoak %0,1; hain zuzen, azken multzo honek igoera izan du kontsumo-ondasun ez iraunkorrek gora egin dutelako (% 0,2), nahiz eta kontsumo-ondasun iraunkorrek behera egin (% 0,1).

Urte arteko aldi horretan, ondasunen multzo handi horien prezioek gorako bilakaera izan dute. Energiaren prezioak %18,4 gehitu dira, tarteko ondasunenak %6,5, ekipamenduko ondasunenak %2,2 eta kontsumo-ondasunenak %2,7. Azken hauen artean, %3,6 igo dira kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta %0,2 kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak.

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA. EUSKAL AE. DATU AURRERAPENA. 2011ko EKAINA

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01. Euskal AEko Industri Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2011ko ekainean industriako prezioek %0,3 egin dute gora, aurreko hilabetearen aldean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0007101_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali