2011-07-29ko prentsa-oharra

Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren estatistika Euskal AEn. 2009. urtea

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Biztanle bakoitzeko gizarte zerbitzuetan egindako gastua %14 igo zen 2009. urtean Euskal AEn

Euskal AEko gizarte-zerbitzuak: Eustaten datuen arabera Euskal AEn, 2009. urtean, 2.123 milioi euroko gastua egin zen gizarte zerbitzuetan, hau da, aurreko urtean baino %14,1 gehiago. EAEko BPGaren %3,3 izan zen gastua. Biztanle bakoitzeko 979 euroko gastua egin zen batez beste, aurreko urtean baino %13,7 gehiago, eta horietatik 734 euro funts publikoetakoak izan ziren.

Lurraldeka, Araban %6,5 igo zen gastua, Bizkaian %16,2 eta Gipuzkoan %14. Biztanleko, Araban eman zen gasturik handiena: biztanle bakoitzeko 1.049 euro. Bizkaian, aldiz, gastua 984 eurokoa izan zen eta Gipuzkoan 939 eurokoa.

Biztanle bakoitzeko gastuaren bilakaera, gizarte-zerbitzuetan

Herri administrazioek 1.591 milioi euroko ekarpena egin zuten (gastuaren %75), eta sektore pribatuak gainerako %25 eman zuen. Gastatu ziren bost eurotatik bat erabiltzaileen kuoten eta bestelako salmenten bidez finantzatu zen. Guztirako horretatik, gainera, egoitzetan eta eguneko asistentzia zentroetan dauden adinekoek 213,5 milioi euroko ekarpena egin zuten, hau da, zentro horietako gastu arruntaren %50.

Sektore honetan %4,3 emakume landuneri eman zitzaien zuzenean lana

2009. urtean 1.207 lanpostu berri sortu ziren gizarte zerbitzuetan; 25.890 pertsonak lortu zuten zuzenean lana (okupazioaren %2,76), %70 emakumeak (emakume landunen %4,3). Baina ez dira kopuru horretan sartu azpikontratatutako pertsonak, etxez etxeko laguntza ematen dutenak eta zuzeneko arreta ematen dutenak; hauen guztien lanorduek lanaldi osoko 6.000 enplegutik gora ekarri zituzten. 2009. urtean 20.417 pertsonak lan egin zuten gizarte zerbitzuetan boluntario moduan, eskuzabaltasunez; guztira lanaldi osoan 1.840 pertsona gehiago izan zen.

Aldagai nagusien bilakaera

Gizarte zerbitzu mota ezberdinen artean, oro har biztanle guztiei eta adinekoei emandako zerbitzuetara bideratu zen baliabide gehien; gastuaren %70 hartu zuten bi esparru horiek.

Biztanle guztientzako baliabideen artean, kopuru eta bilakaera aldetik, familiei egindako transferentziak nabarmendu behar dira eta, horien artean, hauek: Diru-Sarreren Bermerako Errenta (DSBE, PAGAMI izeneko foru osagarria duena), 265 milioi eurorekin (+%31) eta Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL), 62 milioi eurorekin (+%37).

Pobretasunaren kontrako planari lotuta dauden bi prestazio hauek ia osorik finantzatzen ditu autonomia-erkidegoko administrazioak, eta foru eta udal administrazioekin batera kudeatzen dira. 2009. urtean, guztira, 151 euroko gastua egin zen biztanle bakoitzeko Euskal AEn. Bizkaian egin zen gasturik handiena, 202 euro biztanle bakoitzeko, beste bi lurraldeetan baino kopuru askoz handiagoarekin; Araban 135 euroko gastua egin zen eta Gipuzkoan 74 eurokoa.

2009. urtean, adinekoei arreta emateko, egoitzetan 19.533 plaza izan ziren; beraz, 65 urteko eta hortik gorako adineko 100 pertsonatatik 4,7k plaza izan zuten. Herri administrazioak plaza horien %35 eskaini zuen zentro publikoetan eta antzeko ehunekoa (%30) itundu zuen zentro pribatuekin.

Adinekoentzako eguneko asistentzia zentroetan 3.884 plaza eskaini ziren, 2008. urtean baino %5 gehiago. Herri administrazioak zuzenean edo sare pribatuarekin hitzarmen eginez eskaini zuen plazen %83.

gastuaren bilakaera eta banaketa biztanleria motaren arabera

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetan jartzeko pertsona: Matxalen Plagaro Tel.: +34-945-01 75 99 Faxa: +34-945-01 75 01 Euskal AEko Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren estatistikaren datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Biztanle bakoitzeko gizarte zerbitzuetan egindako gastua %14 igo zen 2009. urtean Euskal AEn

Eragiketa : 
Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
061002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ESTADÍSTICA DE SERVICIOS SOCIALES Y ACCIÓN SOCIAL EN LA C.A. DE EUSKADI. Año 2009
Eguneratze data : 
2011/07/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0007132_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística, Foru Aldundiak

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali