2011-08-04ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2011ko ekaina

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industri jarduera %2,4 hazi zen 2011ko ekainean

Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2011ko maiatzarekin alderatuta %2,0 jaitsi zen

Eustatek landutako datuen arabera, 2011ko ekainean, lan egutegiko termino homogeneoetan %2,4 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, 2010eko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %2,0 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2011ko maiatzarekin alderatuta.

Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizea. Hilez-hilekoak. Urte arteko hazkunde-tasak. Egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2011ko ekaineko indizearen bilakaerak alde nabarmenak erakusten ditu, 2010ekoaren aldean. Energia %8,1 jaitsi da, Bitarteko ondasunak %5,2 hazi, Ekipo-ondasunak %3,0 hazi eta Kontsumo-ondasunak %0,7 jaitsi. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %10,7 jaitsi dira eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %2,4 hazi.

2011ko ekaineko hil arteko aldakuntza, 2011ko maiatzaren aldean, oso bestelakoa izan da industri talde handietan. Energia %1,0 jaitsi da, Bitarteko ondasunak %1,5 jaitsi, Ekipo-ondasunak %0,1 jaitsi eta Kontsumo-ondasunak %3,0 hazi. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %0,8 hazi dira eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %3,7.

2011ko ekainean hazkunderik handienak izandako sektoreak, aurreko urteko hil beraren aldean: Makineria eta ekipoa (%12,5) eta Zur, papera eta arte grafikoak (%10,5).

Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizea  Sektore nagusiak. Urte arteko hazkunde-tasak. A-38 sektorizazioa. Behin-behineko datuak

Berriz, Material eta ekipo elektrikoa urte arteko %4,5 jaitsi da eta Elikadura-industriak, edariak eta tabakoa %0,3.

Ekaineko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Araban (%6,6) eta Gipuzkoan (%2,9); Bizkaian %0,2 jaitsi da. Hil arteko hazkunde-tasak negatiboak izan dira hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %-4,1, Araban %-1,0 eta Bizkaian %-0,4, 2011ko maiatzaren aldean.

Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizea  Hazkunde-tasak. 2011 ekaina (p)

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01 Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua

Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %2,4 hazi zen 2011ko ekainean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JUNIO DE 2011
Eguneratze data : 
2011/08/04
Hurrengo eguneratzea : 
2019/05/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0007197_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali