20111/09/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2011KO ABUZTUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2011ko abuztuan % 0,4 bidaiari gehiago etorri da Euskal AEra

2010eko abuztuarekin alderatuta, gaua igaro dutenen kopurua % 3 gehitu da

Eustaten datuen arabera, 2011ko abuztuan 267.145 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal AEko hoteletan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino 1.076 gehiagok; horrenbestez, % 0,4ko gehikuntza izan da. Arabara eta Bizkaira heldutako bidaiari kopurua % 1 gehitu da baina Gipuzkoara heldutakoena % 1 gutxitu da.

Estatutik etorritako bidaiari kopuruak % 3 egin du behera, eta atzerritik etorritakoen kopuruak, aldiz, % 5 egin du gora. Estatuko bidaiariak Bizkaian gehitu dira (% 2), Araban ez da aldaketarik egon (% 0) eta Gipuzkoan gutxitu egin dira (% 10). Atzerriko bidaiariak, aldiz, Gipuzkoan (% 12) eta Araban (% 3) gehitu dira eta Bizkaian ez da aldaketarik egon (% 0).

Estatuko bidaiariei dagokienez, Katalunia, Kanariar Uharteak, Kantabria eta Galiziatik datozenak gehitu dira eta Madril eta Gaztela eta Leónetik, datozenak, aldiz, ehuneko handiagoan gutxitu dira. Atzerritarren artean Frantzia, Italia, Latinoamerika, Holanda eta AEB-Kanadatik datozenak gehitu dira eta besteak beste Portugal, Alemania eta Erresuma Batutik datozenak gutxitu.

2011ko abuztuan 579.332 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko abuztuarekin alderatuta gaua igaro dutenen kopurua % 3 gehitu da, guztira ia 18.961 gau gehiago igaro baitituzte. Gaua igaro dutenen kopuruak urte arteko eboluzio positiboa izan du Araban (% 5) eta Bizkaian (% 6) baina Gipuzkoan ez da aldaketarik (% 0) egon 2010eko abuztuarekin alderatuz gero.

Batez besteko egonaldiaren iraupenak pixka bat gora egin du Euskal AE osoan eta 2010eko abuztuaren aldean: 2,11 eguneko egonaldia eman zen 2010eko abuztuan eta urte honetakoan 2,17 egunekoa. Lurraldeari dagokionez, Arabak 1,82 egunetik 1,90era egin du gora, Bizkaiak 2,04tik 2,13 egunera eta Gipuzkoak 2,31tik 2,33ra.

Plazen araberako okupazio maila % 2 igo da eta 2011ko abuztuan % 68,19koa izan da. Igoera hau Araban eta Bizkaian gertatu da, % 3ko hazkundea izan baita bi kasuetan, baina Gipuzkoan ez da aldaketarik egon (% 0). Araban plazen araberako okupazio maila % 56,58koa izan zen 2010eko abuztuan eta % 58,55ekoa 2011koan; Bizkaian % 64,02koa izatetik % 65,87 izatera igaro da eta Gipuzkoan 2010eko abuztuan % 75,70ekoa izatetik 2011koan % 75,82koa izatera.

NEKAZARITZA-TURISMOKO ESTABLEZIMENDUAK

Euskal AEra etorritako bidaiari kopurua % 12 igo da eta igarotako gau kopurua % 2 jaitsi da, 2010eko abuztuarekin konparatuta

Abuztuan 17.548 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan, aurreko urteko hilabete berean baino % 12 gehiagok. Bizkaian (% 10) eta Gipuzkoan (% 17) emaitza positiboak izan dira, baina Araban kopuruak % 2 egin du behera. Estatutik etorritako bidaiari kopurua % 10 igo da Euskal AEn: Araban % 2 igo da, Bizkaian % 10 eta Gipuzkoan % 13. Atzerritarren presentzia % 20 igo da Euskal AEn. Araban kopurua murriztu egin da (-% 25) eta Bizkaian (% 11) eta Gipuzkoan (% 51) igo.

Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan 75.145 gau igaro dituzte bidaiariek abuztuan, % 2 gutxiago aurreko urteko datuen aldean. Urte arteko hazkunde-tasak negatiboak izan dira Bizkaian (% 2) eta Gipuzkoan (% 3); baina Araban ez da aldaketarik egon.

Bidaiarien batez besteko egonaldia % 12 laburtu da Euskal AE osoan, 2010eko abuztuko batezbestekoaren aldean. Aurreko urtean 4,87 egun ziren eta aurtengo abuztuan 4,28 izan dira. Lurraldearen arabera, Araban gora egin dute (% 2) egonaldi horiek, 2010eko abuztuan 3,96 egun izatetik aurtengoan 4,03 izatera igaro baitira. Bizkaian batez besteko egonaldiak % 11 egin du behera, iazko abuztuan 4,58 egunekoa izatetik aurtengoan 4,09koa izatera igaro baita; Gipuzkoan ere % 17ko beherakada egon da 5,37 egunetik 4,47 egunera igaro baitira.

Plazen araberako okupazio maila % 5 jaitsi da Euskal AE osoan eta % 61,89ko okupaziotik % 58,58kora igaro da, hiru lurraldeetan egondako beherakaden ondorioz. Araban % 9 jaitsi da, Gipuzkoan % 6 eta Bizkaian % 2.

Euskal AEko hotel eta nekazalturismoko establezimenduak Hileko emaitzak

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01. ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2011ko abuztuan % 0,4 bidaiari gehiago etorri da Euskal AEra

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
AGOSTO de 2011
Eguneratze data : 
2011/09/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0007269_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali