HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2011ko lehen hiruhilekoko...

2011-09-16ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE) 2011KO 1. HIRUHILEKOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2011ko lehen hiruhilekoko ezkontzetatik % 92 ezkontza zibilak izan ziren

Ezkontza kopuruak %11 egin du behera 2010eko aldi berdinarekin alderatuta

Euskal AEan 928 bikote ezkondu ziren 2011ko lehen hiruhilekoan, hau da, 2010eko laugarren hiruhilekoan baino % 43 gutxiago (1617 bikote ezkondu baitziren), eta iazko hiruhileko berean baino % 11 gutxiago (1042 bikote ezkondu ziren), Eustaten datuen arabera. Urteko lehen hiruhilekoan bikote gutxi ezkondu ohi dira, batez ere urtarrilean eta otsailean.

Euskal AEko ezkontzak: Joan diren urteetan bezala, hiruhileko honetan ezkontza zibilek dute proportzio handiena (%92), eta iazko aldi berdinarekin alderatuta ehunekoak 4,6 puntutan egin du gora. Hiru lurralde historikoetan egin du gora, eta hortaz, Araba/Álavan zifra %92koa izan da, Bizkaian %93,2koa eta Gipuzkoan %90,2koa.

2011ko lehenengo hiruhilekoko 928 ezkontzetan bizilekua Euskal AEn duten 892 gizonezko eta 895 emakumezko ezkondu ziren. 775 gizonezko (%86,9) lehenengo aldiz ezkondu ziren eta, bestalde, 9 gizonezko alargun eta 108 gizonezko dibortziatu berriz ezkondu ziren. Lehenengo aldiz ezkondutakoei dagokienez, emakumezkoen kopurua gizonezkoena baino pixka bat txikiagoa izan zen, ezkontzea erabaki zuten emakumezko ezkongabeak 755 izan baitziren (%84,4), alargunak 4 eta dibortziatuak 136.

Ezkontzak ezkontideen adinaren arabera sailkatuz gero, ikusi da senarretatik %85,2k 30 urte baino gehiago zuela, eta emazteei dagokienez, bestalde, adin tarte horretan emakumezkoen %78,5 zegoela. Gizonezkoen kasuan, 30 urtetik gorakoen ehunekoak puntu bat eta erdi egin du behera iazko hiruhileko berdinarekin alderatuta, orduan kopurua % 86,7koa izan baitzen. Emakumezkoen kasuan, ostera, 30 urtetik gorakoen ehunekoak 3,7 puntutan egin du gora 2010arekin alderatuta (%74,8).

2011ko lehenengo hiruhilekoan ezkondu berri ziren emakumezkoen %17,2k eta gizonezkoen %14,7k atzerriko nazionalitatea zuten. Emazteen kasuan zifrak behera egin du iazko garai berdinarekin alderatuta (%18,1), eta senarren kasuan, aldiz, 3,3 puntutan egin du gora (2010ean %11,4 izan zen).

Bestalde, sexu bereko pertsonen arteko 31 ezkontza ospatu ziren, iazko hiruhileko berdinean erregistratutako zifra bera. Horietatik, 21 ezkontza gizonezkoen artekoan izan ziren, eta 10 emakumezkoen artean.

graf0007262_01_e.png

Ezkontzen hilez hileko mugimendua oinarria (100= b.b.)

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández Tel.:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEKo EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2011ko lehen hiruhilekoko ezkontzetatik % 92 ezkontza zibilak izan ziren

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1º TRIMESTRE 2011
Eguneratze data : 
2011/09/16
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/11
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0007262_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali