2011-08-22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2011KO UZTAILA

2011ko uztailean % 9 bidaiari gehiago etorri da Euskal AEra

2010eko uztailarekin alderatuta, gaua igaro dutenen kopurua % 10 gehitu da

Eustaten datuen arabera, 2011ko uztailean 264.045 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal AEko hotel-establezimenduetan, hau da, iazko hilabete berean baino 22.880 gehiagok; horrenbestez, % 9ko gehikuntza izan da. Araba/Álavara heldutako bidaiari kopurua % 7 gehitu da, Bizkaira iritsitakoena % 16 eta Gipuzkoara heldutakoena, azkenik, % 3.

Estatutik etorritako bidaiari kopuruak % 10 egin du gora, eta atzerritik etorritakoen kopuruak, ostera, % 8. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua hiru lurraldeetan gehitu da. Araba/Álavan % 9 gehitu da kopuru hori, Bizkaian % 18 eta Gipuzkoan % 1. Atzerritar kopurua ere gehitu da hiru lurralde historikoetan: Araba/Álavara etorritakoen kopurua % 3 gehitu da, Bizkaira etorritakoena % 12 eta Gipuzkoara etorritakoena % 6.

Estatuko bidaiarien artean, gehitu egin dira honakoetatik etorritako bidaiarien ehunekoak: Asturias, Gaztela eta Leon, Katalunia, Madril eta Euskal AE bera. Baina bidaiari gutxiago etorri dira Aragoi, Extremadura eta Errioxatik, besteak beste. Atzerritarren artean, Frantziatik, Iberoamerikatik, Herbehereetatik eta USA-Kanadatik etorritako bidaiari kopuruak gora egin du; baina behera egin du Portugal eta Belgikatik etorritakoen kopuruak.

2011ko uztailean 515.960 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, iazko uztailarekin alderatuta gaua igaro dutenen kopurua % 10 gehitu da, guztira ia 48.366 gau gehiago igaro baitituzte. Igarotako gauek urte batetik bestera bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Araba/Álavan % 5 gehitu da kopuru hori, Bizkaian % 20 eta Gipuzkoan % 2.

Batez besteko egonaldiaren iraupenak pixka bat gora egin du Euskal AE osoan eta 2010eko uztailaren aldean: 1,94 eguneko egonaldia eman zen 2010eko uztailean eta aurtengo uztailean, aldiz, 1,95 egunekoa. Lurraldeka, Araba/Álavan 1,74tik 1,71ra jaitsi da egun kopurua; Bizkaian 1,85 egunetik 1,92 egunera igo da, eta Gipuzkoan ere jaitsi egin da, 2,12tik 2,10 egunera.

Plazaka okupazioak gora egin du % 8, eta guztira 2011ko uztailean % 60,57koa izan da. Gorakada hiru lurraldeetan eman da. Araba/Álavan % 4 igo da, Bizkaian % 16 eta Gipuzkoan % 1. Araba/Álavako okupazio maila 2010eko uztaileko % 48,49tik 2011ko uztaileko % 50,57ra igaro da; Bizkaian % 50,17tik % 57,95era igo da eta Gipuzkoan 2010eko uztaileko % 67,83tik urte honetako uztaileko % 68,81era.

NEKAZARITZA-TURISMOKO ESTABLEZIMENDUAK

Euskal AEra etorritako bidaiari kopurua % 5 jaitsi da eta igarotako gau kopurua ez da aldatu (% 0) 2010eko uztailarekin konparatuta

Uztailean 15.130 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan, iazko hilabete berean baino % 5 gutxiagok. Emaitza positiboak Araba/Álavan besterik ez dira izan (% 6); izan ere, Bizkaian eta Gipuzkoan kopuruak % 7 egin du behera. Estatutik etorritako bidaiari kopurua % 2 jaitsi da Euskal AEn: % 4 igo da Araba/Álavan, baina % 3 jaitsi da Bizkaian eta Gipuzkoan. Euskal AE osoan % 22 atzerritar gutxiago izan da; Bizkaian % 24 gutxiago izan da eta Gipuzkoan % 28; Araba/Álavan, ordea, % 30 egin du gora.

Uztailean 47.664 gau igaro dituzte Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan; horrek esan nahi du iazko zifrak errepikatu direla, eta Araba/Álavan eta Bizkaian urte batetik bestera hazkunde tasak negatiboak izan direla, hain zuzen ere % 1 bi lurraldeetan. Gipuzkoan, ordea, datu berdinei eutsi zaie.

Bidaiarien batez besteko egonaldia % 5 luzatu da Euskal AE osoan 2010eko uztaileko batezbestekoaren aldean. Iaz 3,00 egun ziren eta aurtengo uztailean 3,15 izan dira. Lurraldeka Araba/Álavako beherakada ikusi da (% 6); lurralde honetako bidaiari bakoitzaren batez besteko egonaldia 2,77 egunekoa izan zen 2010eko uztailean, eta urte honetako uztailean, ordea, 2,59 egunekoa. Bizkaian % 7 gehitu da batez besteko egonaldia; iazko uztailean 2,63 egunekoa izan zen, eta 2011ko uztailean 2,81 egunekoa. Gipuzkoan ere gora egin du egonaldiak, % 8; izan ere, aurreko urteko 3,26 egunetik aurtengo uztaileko 3,52 egunera igaro baita.

Plazaka okupazioak behera egin du % 2 Euskal AE osoan: % 38,29tik % 37,70era pasatu da, Araba/Álavan behera egin duelako (% 10); Bizkaian, ordea, % 2 egin du gora, eta Gipuzkoan ez da aldatu.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01. Prentsa-oharrak Interneten: ETHI - Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta Datu-bankua: ETHI - Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta  

graf0007249_01_e.png

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2011ko uztailean % 9 bidaiari gehiago etorri da Euskal AEra

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JULIO de 2011
Eguneratze data : 
2011/08/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0007249_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali