2011-08-24ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2011KO UZTAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2011ko uztailean industriako prezioek % 0,4 egin dute gora, aurreko hilabetearen aldean

Aurreko urtearekin konparatuta, % 7,7ko igoera izan da

EUSTATen datuen arabera, Euskal AEko industri prezioen indizeak % 0,4 egin du gora 2011ko uztailean, aurreko hilabetearen aldean. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen uztaileko urte arteko tasak % 7,7ko hazkundea izan du.

graf0007250_01_e.png

Sektore-azterketa xehekatuenak erakutsi bezala 2011ko uztailean, eta aurreko hilabetearen aldean, “koke lantegiak eta petrolioa fintzekoak” (% 2,4) adarrak izan du inflaziorik handiena; gero “kautxua, plastikoa eta metalikoak ez diren beste produktu batzuk” eta “energia elektrikoa, gasa eta lurrina” adarrek, biek % 1,3ko hazkundearekin. Beste aldean, prezioen beherapen handienak izan dituzten adarrak hauek izan dira: “erauzteko industriak” (-% 1,0), “elikagaien, edarien eta tabakoaren industria” (-% 0,5) eta “material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa” (-% 0,4).

2010eko uztailetik 2011ko uztailera arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko arloetan eman dira: “koke lantegiak eta petrolioa fintzekoak” (% 24,4), “energia elektrikoa, gasa eta lurrina” (% 20,9) eta “elikagaien, edarien eta tabakoaren industria” (% 7,9). Bestalde, prezioetan beherakada izan duen sektore bakarra “erauzteko industriena” izan da (-% 7,4).

Ondasunak xede ekonomikoaren arabera sailkatuz gero, eta aurreko hilabetearekin alderatuta, bi sektoretan eman da prezioen igoerarik handiena: energiaren prezioak % 1,9 egin du gora eta tarteko ondasunenak % 0,2. Ekipamenduko ondasunen prezioek % 0,1 egin dute behera eta kontsumo-ondasunen prezioak oro har % 0,2 jaitsi dira, kontsumo-ondasun ez iraunkorrek (-% 0,3) eta kontsumo-ondasun iraunkorrek (-% 0,1) behera egin dutelako.

Urte arteko aldi horretan, ondasunen multzo handi horien prezioek gorako bilakaera izan dute. Energiaren prezioak % 22,9 igo dira, tarteko ondasunenak % 6,3, ekipamenduko ondasunenak % 1,9 eta kontsumo-ondasunenak % 2,1. Azken hauen artean, % 2,9 igo dira kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta % 0,2 kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak.

graf0007250_02_e.png

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01. Euskal AEko Industri Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2011ko uztailean industriako prezioek % 0,4 egin dute gora, aurreko hilabetearen aldean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0007250_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali