HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioek...

2011-08-30eko prentsa-oharra

EUSKAL AE-KO KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (ECOMEX), 2011KO 2. HIRUHILEKOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko esportazioek urte batetik bestera % 2,3ko hazkundea izan dute 2011ko bigarren hiruhilekoan

Inportazioek % 10,5eko hazkundea izan dute denboraldi berean

EUSTATen datuen arabera, Euskal AEko esportazioak 5.026 milioi euro izan dira 2011ko hirugarren hiruhilekoan. Hau da, 2010eko aldi berean izan ziren esportazioen aldean % 2,3 hazi dira.

Euskal AEko inportazioak 4.543 milioi euro izan dira, hots, 2010eko bigarren hiruhilekoan baino % 10,5 gehiago. Datu horiek aldeko merkataritza-saldoa izan dute, 483 milioikoa; eta esportazioek inportazioen aldean izan duten estaldura-tasa % 110,6 izan da aldi horretan.

graf0007251_01_e.png

Euskal AEko kanpo-merkataritzak hiruhileko batetik bestera izan duen bilakaera ezberdina izan da lurralde bateko eta besteko esportazioei dagokienez. Bigarren hiruhilekoko esportazioek % 8,5 egin dute behera Bizkaian; baina Gipuzkoan eta Araban tasa positiboak izan dira: % 13,5 eta % 9,0, hurrenez hurren. Garraioko materialaren esportazioek behera egin dutelako eman da beherapena Bizkaian. Material elektrikoa eta garraioko materiala izan dira Gipuzkoako beherapenaren eragile nagusiak. Araban, aldiz, metalen eta horien manufakturen ondorioz eman da hazkundea.

Inportazioei dagokienez, hiru lurraldeetan eman dira hazkundeak: Bizkaian % 13,1, Araban % 9,3 eta Gipuzkoan % 3,0.

2011ko lehen seihilekoaren balantzea

Lehen seihilekoan, esportazioek % 15,0 egin dute gora eta inportazioek % 20,6

2011ko lehenengo sei hileetan, Euskal AEko esportazioak 10.011 milioi eurora iritsi dira, baina 2010eko lehen seihilekoan baino % 15,0 gehiago. Bestalde, inportazioak 9.014 milioi eurokoak izan dira; % 20,6 egin dute gora.

Urteko lehenengo sei hilabeteetan egin diren transakzioen kopuru osoa (esportazioak + inportazioak) 19.025 milioi eurokoa izan da; 2010eko lehenengo seihilekoan baino (16.177 milioi euro) % 17,6 gehiago.

graf0007251_02_e.png

Lehenengo seihilekoko kanpo-saldoak superabita izan du: 997 milioiko merkataritza-saldo positiboa izan du, hau da, aurreko urtekoa baino 230 milioi euro txikiagoa. Kanpoko saldo ez-energetikoa, bestalde, 3.413 milioikoa izan da; hau da, % 1,1 gehitu da. Esportazio guztiek inportazioen aldean izan duten estaldura-tasa %116,4 izan zen aurreko urtean eta urte honetan % 111,1. Produktu ez-energetikoen estaldurak behera egin du: 2010eko lehenengo seihilekoan % 164,5 zen eta 2011ko lehenengo seihilekoan % 160,1.

27 kideko Europar Batasunerako esportazioek % 16,8ko urte arteko hazkundea izan dute, Alemaniarakoek % 29,1ekoa, eta % 18,3koa Frantziarakoek. Europako gainerako herrialdeekin ere tasa positiboak izan dira 2011ko lehenengo seihilekoan, hein handiagoan edo txikiagoan bada ere. Europar Batasunetik etorritako inportazioen balioa % 6,9 gehitu da, Alemaniatik etorritakoak % 16,3, Frantziatik etorritakoak % 13,5 eta Erresuma Batutik etorritakoak % 18,8.

Sektoreak aztertuta, metalak eta horien manufakturak izeneko muga-zerga izan da garrantzitsuena merkataritza-bolumenari dagokionez (% 23,4ko hazkundea izan du) eta seihilekoko hazkunde osoan ekarpenik handiena egin du. Bolumen aldetik bigarren muga-zerga garrantzitsuena garraioko materiala izan da, hazkunde txikiagoarekin bada ere: % 3,9. Material elektrikoak izeneko muga-zergak, garrantzia izan duen hirugarrenak, % 17,7ko hazkunde esanguratsua izan du. Produktu mineral eta energetikoak (% 54,1) eta produktu kimikoak (% 26,0) muga-zergek ere bilakaera positiboa izan dute. Plastikoak eta kautxua izeneko muga-zerga garrantzia izan duen bosgarrena izan da, baina portaera negatiboa izan du; % 20,7ko beherapena izan du.

Inportazioei dagokienez gora egin dute produktu mineral eta energetikoek (% 30,9) –inportatu den guztiaren % 37 hartuta-, metalek eta horien manufakturek (% 29,3) eta plastikoek eta kautxuak (% 22,2). Bestalde, material elektrikoaren inportazioek % 2,9 egin dute behera, gure inportazioetan garrantzi handiena duen produktua izanik.

Lurralde historikoak aztertuta, Arabako esportazioen hazkundea (% 26,6) nabarmendu behar da; hain zuzen, garraioko materialek (% 31,8ko hazkundea) eragin dute hazkunde hori, seihileko horretako esportazioen % 41arekin. Metalek eta horien manufakturek eta plastikoek eta kautxuak ere izan dute portaera ona, % 43,9 eta % 28,1eko hazkundeekin, hurrenez hurren. Gipuzkoako esportazioek hobera egin dute (% 16,8) lurralde honetako hiru sektore garrantzitsuenetan hazkundeak eman direlako: material elektrikoa (% 18,4), metalak eta horien manufakturak (% 21,8) eta garraioko materiala (% 11,3). Hiru sektoreek batera Gipuzkoako esportazioen % 78 hartu dute. Azkenik, Bizkaiko esportazioek % 7,6 egin dute gora. Lurralde honetan, produktu mineralak eta energetikoak (% 56,2), metalak eta horien manufakturak (% 15,0) eta material elektrikoa (% 25,1) sektoreen hazkundeak garraioko materialen beherapenarekin (% 27,7) moteldu dira.

Inportazioei dagokienez, hiru lurraldeetan eman dira hazkundeak: Bizkaian % 25,9, Araban % 13,4 eta Gipuzkoan % 9,8.

graf0007251_03_e.png

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus Harremanetan jartzeko pertsona: Patxi Garrido Tel.: +34-945-01 75 13 Faxa: +34-945-01 75 01 Euskal AEko Kanpo-merkataritzaren Estatistikei buruzko prentsa-ohar gehiago. Euskal AEko Kanpo-merkataritzaren Estatistiken gaineko datu-bankua.

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioek urte batetik bestera % 2,3ko hazkundea izan dute 2011ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º TRIMESTRE DE 2011
Eguneratze data : 
2011/08/30
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0007251_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali