2011-08-08ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko BARNE MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI). 2011ko 2. hiruhilekoa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko merkataritzako sektorearen salmentak %0,7 igo ziren 2011ko bigarren hiruhilekoan

Handizkako merkataritza salmentak %1,4 igo eta txikizkakoak %0,4 jaitsi ziren

Eustatek emandako datuen arabera, 2011ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEko merkataritzaren sektorean salmenta nominalak %0,7 hazi ziren, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean.

Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %2,5 nominala murriztu da, urtaro-eraginak kenduta.

Urte arteko hazkunde-tasa nominalak. Euskal AE. Egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Sektoreka, handizkako merkataritzan salmenta nominalak %1,4 handitu dira 2011ko bigarren hiruhilekoan; txikizkakoan %0,4 jaitsi dira 2010eko aldi beraren aldean.

Handizkakoaren barruan positiboki nabarmentzen da Nekazaritza eta elikadura produktuen sektorea, zeinak %5,7ren igoera nominala izan baitu. Produktu erdi landuen eta txatarraren sektorea eta Makineria eta tresneriarena %1,9 eta %0,4 hazi dira. Elikagai ez diren kontsumo-produktuen sektorearen salmenta nominalak %4,6 murriztu ziren.

Txikizkakoan merkataritza espezializatuaren salmentak %1,4 murriztu dira, eta ez-espezializatuan %1,5 igo.

2011ko bigarren hiruhilekoko merkataritza-sektorearen salmenta nominalen igoerarik handiena Araban izan zen, urte arteko %3,3; Gipuzkoan %0,7 eta Bizkaian %0,0.

Termino errealetan, prezioen eragina kenduta, barne-merkataritzaren salmentak %4,3 jaitsi ziren bigarren hiruhilekoan.

2010eko hiruhileko beraren aldean eta prezio finkoetan handizkako salmentak %4,7 murriztu dira eta txikizkakoak %3,5.

Handizkakoaren barruan urte artekoak ezberdinak izan dira: Nekazaritza eta elikadura produktuen salmentak %0,2 igo dira. Makineria eta ekipoaren salmentak %2,8 murriztu dira eta Produktu erdi landuen eta txatarrarenak %8,9. Elikadura ez diren kontsumo-produktuenak %4,7, beti termino errealetan.

Txikizkako merkataritzan, euro finkoetan, %4,7 jaitsi dira merkataritza espezializatuaren salmentak eta %1,0 ez-espezializatuarenak.

Euskal AE osoan, 2011ko lehen hiruhilekoaren aldean, merkataritzako sektorean landunen kopurua %0,3 murriztu da 2011ko bigarren hiruhilekoan.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01 Euskal AEKo Barne merkataritzaren indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEKo Barne merkataritzaren indizeari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko merkataritzako sektorearen salmentak %0,7 igo ziren 2011ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0007248_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali