2011-09-22ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO ESKOLA-JARDUERARI BURUZKO ESTATISTIKA 2009-10 IKASTURTEA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn 2009-2010 ikasturteko ikasleen % 7,5 atzerritarrak izan ziren

Horietatik % 77k ikastetxe publikoetan ikasi zuen

2009-2010 ikasturtean 31.990 atzerritarrek eman zuten izena Euskal AEko ikastetxeetan, Eustaten datuen arabera, hau da, matrikulazio guztien % 7,5 hartu zuten. Horietatik 29.303 ikasle Araubide Orokorreko Irakaskuntzan matrikulatu ziren, eta beste 2.687, aldiz, Araubide Bereziko Irakaskuntzan.

Orotara, 24.636 ikasle atzerritarrek EAEko ikastetxe publikoen sareko zentroetako batean matrikulatzea erabaki zuten, alegia guztien % 77k; gainerako 7.354 ikasleek ikastetxe pribatuetara jo zuten. Horrek esan nahi du ikasle guztietatik % 11k eta% 4,3k, hurrenez hurren, aipatutako zentroetan ikasi zutela.

Euskal AEko ikasle atzerritarrak, espazio-eremuaren arabera

Joan den ikasturtearekin alderatuta, lehenik eta behin % 9,1eko gorakada egon dela ikusten da. Horrez gain, gorakada edozein espazio-eremutan ikusten da, Arabako ibarretan eta Gernika-Bermeon izan ezik; toki horietan beherakada xumeak izan dira.

Lurralde Historikoei erreparatuz gero, Bizkaian biltzen dira ikasle atzerritar gehien (% 51); ondoren dator Gipuzkoa (% 27) eta azkenik Araba/Álava (% 21). Eskualdeei dagokienez, probintziako hiriburuak hartzen dituztenak nabarmendu behar dira: Bilbo Handia (% 41), Arabako Lautada (% 20) eta Donostia (% 13).

Datu esanguratsu gisa azpimarratu behar da hiriburuetan biltzen direla ikasle atzerritarren % 50, honela banatuta: Bilbon % 22; Vitoria-Gasteizen % 19, eta azkenik Donostian % 9,4.

Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programetan (HLPP) eta Helduentzako Hezkuntzan bildu zen atzerritarren kopuru handiena

Hezkuntza mailaren arabera sailkatuz gero, ikusi da Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programetan (HLPP) eta Helduentzako Hezkuntzan biltzen dela atzerritarren ordezkaritzarik handiena, aukera horiek jasotzen baitituzte matrikulazio guztien % 32 eta % 24, hurrenez hurren. Halaber, Hezkuntza Berezian, Erdi Mailako Lanbide Heziketan eta DBHn dauden kopuruak nabarmendu behar dira, neurri txikiagoan izan arren.

Hezkuntza mailen araberako ikasle atzerritarren proportzioa (%). 2009-2010 ikasturtea

10 ikasle atzerritar bakoitzeko lau Hego Amerikatik etorri dira, zehatzago esateko Kolonbiatik, Boliviatik eta Ekuadorretik.

Ikasle atzerritar gehienak Amerikatik iritsi dira, % 48, eta horietatik % 43 Hego Amerikakoak dira, % 4 Erdialdeko Amerikakoak eta azkenik, % 2 baino ez dator Ipar Amerikatik.

Afrikatik iritsitako ikasleek osatzen dute Euskal AEko ikasgeletan presentzia handiena duen ikasle atzerritarren bigarren taldea (% 27), eta Marokok proportzio handia hartzen du (% 14).

Ehuneko txikiagoak hartzen dituzte Europatik (% 19), Asiatik (% 7), eta azkenik Ozeaniatik iritsitako ikasleek; azken horren kasuan, datua % 0,08koa baino ez da.

Euskal AEk seigarren postua du ikasle atzerritarren ehuneko txikienak dituzten Espainiako autonomia erkidegoen artean.

Euskal AEk seigarren postua du ikasle atzerritarren ehuneko txikienak dituzten erkidegoen artean; soilik Ceuta (% 2,5), Extremadura (% 3,2), Galizia (% 3,5), Asturias (% 5) eta Andaluzia (% 5,4) gainditzen ditu.

Ikasle atzerritarren proportzioa autonomia erkidegoen eta irakaskuntza moten arabera (%) 2009-2010 ikasturtea

Gure autonomia erkidegoa Espainiako batezbestekoarekin alderatuta, 3 puntu beherago dagoela ikusten da, matrikulatutako kopuru orokorrari zein Araubide Orokorreko Irakaskuntzan ikasten dutenei dagokienez. Araubide Bereziko Irakaskuntzan ikasten duten ikasleen ehunekoari dagokionez, batezbestekoaren gainetik dago, baina aldea txikia da, ez da ehuneko puntu batera iristen (0,8 p.).

Bestalde, hauek dira beste nazionalitate batzuetako ikasle gehien dituzten autonomia erkidegoak: Balear Uharteak (% 15), Errioxa (% 14) eta Madril (% 13), eta Euskal AEarekin alderatuta 9, 8 eta 7 puntuko aldea dute, hurrenez hurren.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es Harremanetan jartzeko pertsona: Matxalen Plágaro Alonso Tel.: +34-945-01 75 99 Faxa: +34-945-01 75 01. Euskal AEko Eskola-Jarduerari buruzko Estatistikaren gaineko prentsa-ohar gehiago. Euskal AEko Eskola-Jarduerari buruzko Estatistikaren gaineko datu-bankua.

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn 2009-2010 ikasturteko ikasleen % 7,5 atzerritarrak izan ziren

Eragiketa : 
Eskola-jardueraren estatistika
Eragiketa kodea : 
040601
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ESTADISTICA DE ACTIVIDAD ESCOLAR DE LA C.A. DE EUSKADI Curso 2009/10
Eguneratze data : 
2011/09/22
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0007272_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali