2009/09/07ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2011KO UZTAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal Autonomia Erkidegoko industri jarduera %3,3 igo da 2011ko uztailean

Aurreko hilabetearekin, 2011ko ekainarekin, alderatuta %1,8 igo da Euskal AEko industri produkzioa

Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa 2010eko uztailaren aldean %3,3 hazi da 2011ko uztailean. Aurreko hilabetearen, hau da, 2011ko ekainaren aldean Euskal AEko industri produkzioa %1,8 igo da baina estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.

Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizea. Hilez-hilekoak. Urte arteko hazkunde-tasak. Egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusienak sailkatu ostean, 2011ko uztaileko indizearen bilakaeran diferentziak ageri dira sektore guztietan, 2010eko uztailaren aldean. Ekipamenduko ondasunak %8,6 igo dira, tarteko ondasunak %4,4 gehitu dira, eta kontsumo-ondasunek, oro har, %1,6 egin dute gora, kontsumo-ondasun iraunkorrek (%2,0) eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek (%0,2) izandako igoeren ondorioz. Energiak %11,2 egin du behera.

2011ko uztaileko hilabete arteko aldakuntzak (2011ko ekainaren aldean) ere ikur ezberdina izan du industriako sektore nagusietan. Tarteko ondasunek %1,9 egin dute gora, ekipamenduko ondasunek %0,6 egin dute gora, eta Energiak %0,3, baina kontsumo-ondasun guztiek %0,3 egin dute behera; hain zuzen, kontsumo-ondasun ez iraunkorrek %1,8 behera egin dutelako eta kontsumo-ondasun iraunkorrek gora egin dutelako (%5,1).

2011ko uztailean (aurreko urteko hilabete beraren aldean) hazkunderik handienak izan dituzten sektore nagusiak Makinak eta ekipoa eta Garraio-materiala izan dira, %18,8 eta %14,5eko tasekin hurrenez hurren.

Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizea  Sektore nagusiak. Urte arteko hazkunde-tasak. A-38 sektorizazioa. Behin-behineko datuak

Kontrako aldean, Elikagaien, edarien eta tabakoaren industria eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna sektoreek, %9,1 eta %2,8 egin dute behera urte batetik bestera, hurrenez hurren.

Lurralde historikoka, Industri Produkzioaren Indizeak urte batetik bestera uztailean izan zuen bilakaera positiboa izan zen hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %4,8 igo da eta Bizkaian %2,9. Araban, aldiz, %1,2 igo da. Hil arteko hazkunde-tasei dagokienez Araban negatiboa izan da, %0,7 behera egin duelako, baina Bizkaian eta Gipuzkoan gora egin du, %2,1 eta %2,8, hurrenez hurren, 2011ko ekainarekin alderatuta.

Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizea  Hazkunde-tasak. 2011 uztaila (p)

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko industri jarduera %3,3 igo da 2011ko uztailean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JULIO DE 2011
Eguneratze data : 
2011/09/07
Hurrengo eguneratzea : 
2019/03/07
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0007257_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali